Joan den ostiralean, urriaren 30ean, Donostiako Orfeoiak Adiskideen Urteko Kontzertua ospatu zuen Kursaal Auditoriumean, erakundearentzat urteko hitzordurik berezienetako bat. Gaua ezusteko batekin hasi zen: Orfeoi Gaztekokideek kantuan hartu zituzten ikusleak Kursaalera iritsi ahala, hasieratik topaketarako eta ospakizunerako giroa sortuz.
Kontzertuan, Sergei Prokofieven Ivan Izugarria interpretatu zuen Orfeoiak Euskadiko Orkestrarekin batera, José Antonio Sainz Alfaroren zuzendaritzapean. Emanaldian Iñaki Gabilondo kazetaria aritu zen narratzaile, eta Mariana Ponochevna sopranoak eta Eneko San Sebastián baritonoak parte hartu zuten bakarlari gisa. Donostiako Orfeoiaren Gazte eta Eskola Abesbatzek eta Musikeneko ikasleek ere parte hartu zuten, belaunaldi desberdinetako musikariak eta abeslariak agertoki berean elkartuz.
Musikaz harago, kontzertua urte osoan zehar Orfeoia babesten eta laguntzen duten pertsonekin gau berezi bat partekatzeko aukera izan zen.
Eskerrik asko gurekin izan zineten guztioi!









