Andante aldizkariaren 115. zenbakia eskuragarri dago jada, eta berrikuntza garrantzitsu batekin dator: Dimensión agentziak garatutako nortasun bisual berria. Diseinu berriak irudi garaikideagoa, dinamikoagoa eta bereizgarriagoa eman dio aldizkariari, eta etapa berri bati hasiera eman dio Donostiako Orfeoiaren argitalpenean. Berrikuntza hau Orfeoiaren Adiskideei eskainitako urteko kontzertu handia baino bi aste lehenago aurkeztu da. Kontzertua urriaren 30ean izango da, Kursaalen.
Aldizkariak azken hilabeteetako jarduera artistiko oparoa jasotzen du, arreta berezia eskainiz Orfeoiak 87. Musika Hamabostaldian, Segoviako MUSEG jaialdian, Donostiako Aste Nagusian eta Zinemaldian izandako parte-hartzeari. Patrick Alfaya Musika Hamabostaldiko zuzendariari egindako elkarrizketa ere badakar, baita XXV. Donostiako Orfeoia–EHU Sariari eskainitako atal berezia ere, Benito Lertxundiri eta Arturo Reverterri buruzko artikuluekin. Horrez gain, Reverterrek berak Orfeoiarekin urte luzez izandako harremanari buruz idatzitako testua ere jasotzen du.
Zenbaki berri honek, halaber, Euskadiko Orkestrarekin batera interpretatutako Mahlerren 2. Sinfonia «Berpizkundea»gogora ekartzen du, eta datozen musika-hitzorduen berri ematen du. Horien artean dago urriaren 30eko kontzertua, non Orfeoiak Prokofieven Ivan Izugarria interpretatuko duen Euskadiko Orkestrarekin batera, José Antonio Sainz Alfarorenzuzendaritzapean eta Iñaki Gabilondo narratzaile dela. Memoria, gaurkotasuna eta etorkizuna uztartzen dituen edizioa da, orain irudi berrituarekin.









