Donostiako Orfeoiak urriaren 30ean, ostirala, 19:30ean, Kursaal Auditorioan egingo du Orfeoiaren Adiskideeieskainitako urteroko kontzertua.
Oraingo honetan, Euskadiko Orkestra izango du lagun Orfeoiak, José Antonio Sainz Alfaroren zuzendaritzapean, Sergei Prokofieven Ivan Izugarria interpretatzeko. Kontzertuan Orfeoi Gaztek eta Donostiako Orfeoiaren Eskola Abesbatzek ere parte hartuko dute, eta Iñaki Gabilondo arituko da narratzaile lanetan. Musikeneko ikasleek ere parte hartuko dute kontzertuan, bi erakundeen arteko hitzarmenaren baitan eta gure lurraldeko talentua sustatzeko helburuarekin.
Kontzertua hasi aurretik ere izango da musikaz gozatzeko aukera. 19:00etatik aurrera, Orfeoi Gaztek emanaldia eskainiko du Kursaal Auditorioko atarian, bertaratutakoei ongietorria emateko. Kontzertua amaitzean, Orfeoiak kopa bat eskainiko die bertaratutako guztiei.
Orfeoiaren Adiskideentzako gonbidapenak
Adiskide bakoitzak gonbidapen bat edo bi eskuratu ahal izango ditu urriaren 3tik aurrera, jasotako gutunean agertzen den kode pertsonala erabiliz. Gonbidapenak Kursaaleko leihatilan nahiz online erreserba-sistemaren bidez eskuratu ahal izango dira urriaren 24ra arte, betiere sarrerak eskuragarri dauden bitartean.
Donostiako Orfeoiaren familia handiaren urteko hitzordu berezienetako hau zuekin partekatzeko zain izango gaituzue.









