Donostiako Orfeoiaren udako denboraldia bihar, ekainak 6, hasiko da Andre Mariaren Basilikan, eta abesbatzak Frantziako hiru jaialditan parte hartuko du, baita Musika Hamabostaldian eta Santanderko Festibalean ere.
Donostiako Orfeoiak uda bizi bati egin beharko dio aurre, nazioko zein nazioarteko jaialdietan parte-hartze nabarmena izango du eta. Gainera, aurten ere Musika Hamabostaldian presentzia izango du.
Ekaina
Udako denboraldiari hasiera emateko, ekainaren 6an, Andre Mariaren Basilikan bere organoari buruzko liburu bat aurkeztuko da, ‘El órgano A. Cavaillé coll (1863) de la Iglesia de Santa María. Donostia’. Organorako obren zatiak interpretatuko dira, besteak beste, ‘Salmo 24’ (F. Mendelssohn), ‘Nigra Sum’ (Pau Casals) edo ‘Ave María’ (José Mª Usandizaga).
Sarrera librea izango da aretoa bete arte eta Orfeoiak Gerardo Rifón, Alize Mendizábal (Santa María organoko organista titularra), Ignacio Arakistain eta Kurt Lueders organisten laguntza izango du. Sainz Alfarok zuzenduko du.
Ekainaren 15ean Unzaga Plazan (Eibar) izango den abesbatzaren emanaldirako sarrera ere librea izango da (lekua bete arte). Bertan, Eibarko txistularien alardearen sorreraren 90. urteurrena omenduko da eta, jakina, alardea bertan izango da. ‘Paradisuaren konkista’ (Vangelis/Ituarte),’Baga, Biga, Higa’ (M. Laboa) edo ‘Txoria txori’ (M. Laboa) lanak entzungo dira.

Uztaila
Uztaileko jarduera hilaren 6an hasiko da, Donostiako Kursaal Auditorioan. Abesbatzak Et Incarnatus orkestrarekin batera Eusko Legebiltzarraren 45. urteurrena omenduko du. Migel Zeberio maisuak zuzenduko du kontzertua eta ‘Agur Jaunak’ (Jose Olaizola) eta ‘Carmina Burana’ (Carl Orff) interpretatuko dira.

Uztailaren 10ean helduko da uda-denboraldiko momentu nagusietako bat, Orfeoiak Radio France Occitanie Montpellier (Frantzia) jaialdi ospetsuan parte hartuko du eta. Orfeoia Tarmo Peltokoski zuzendari finlandiarrarekin eta bere Toulouseko Orkestrarekin elkartuko da berriro, joan den urtarrilaren 11n Toulousen eskaini zuten kontzertu bikainaren ondoren. Programa ‘Tristan et Isolde’ (Richard Wagner) eta ‘Sinfonía nº2’ (Gustav Mahler) obrek osatuko dute. Bakarlariak Rachel Willis-Sorensen (sopranoa) eta Marianne Crebassa (mezzosopranoa) izango dira.
Uztaila amaitzeko, joan den urtean bezala, abesbatzak Urmuga jaialdian parte hartuko du, Migel Zeberiorekin eta Et Incarnatus orkestrarekin elkarlanean. Lehen emanaldia hilaren 20an izango da, Irumugarrietako inguruetan, Gipuzkoa 1000 urte efemeridearen oroitzapenaren ekitaldi nagusian. Bigarrena, uztailaren 27an, Baigorriko Etxeauzia Jauregiko zelaietan.
Abuztua
Abuztua ekitaldi handiz beteriko hilabete frenetikoa izango da. Hilaren 4an, koruaren lehen emanaldia izango da 2025eko Musika Hamabostaldian, Kursaalean. Donostiako Orfeoiarekin batera, Valentziako Erkidegoko Orkestra – Palau de las Arts eta Mark Elder egongo dira. Elkarrekin ‘Sinfonía nº2’ (Beethoven) eta ‘Sabat Mater’ (G. Rossini) interpretatuko dituzte, Masabane Cecilia Rangwanasha (sopranoa), Xabier Anduaga (tenorra) eta Will Thomas (baxua) bakarlariekin.
Astebete beranduago, hilaren 11n, Hamabostaldiko Organo Zikloaren barruan, Sainz Alfaroren zuzendaritzapean eta Gerardo Rifónen organoarekin batera, Orfeoia Tolosako Santa Maria Parrokian izango da bere errepertorioko obra klasiko batzuk abesteko.
Abuztuaren 14 eta 15ean, Orfeoiak urteroko hitzordua izango du Andre Mariaren Basilikan. Bertan, ‘La Salve’ (Licinio Recife) interpretatuko du Ama Birjinaren egunaren bezperan (abuztuaren 14an) eta egun bat geroago ohiko mezan parte hartuko du.
Abuztuaren 17a egun handia izango da, abesbatza Frantziako beste jaialdi baten pizgarri nagusietako bat izango baita, kasu honetan Rocamadour jaialdiarena. Valle d 'Azoun antolatutako kontzertu batean, Consuelo orkestrarekin eta Victor Julienen zuzendaritzarekin, ‘Réquiem’ entzungo da, Mozarten konposizio ospetsuenetako bat. Bakarlariak Lauranne Oliva (sopranoa), Paul Figuier (kontratenorra), Enguerrand de Hys (tenorra) eta Nicolas Brooymans (baxua) izango dira. Koralak jaialdi honetan parte hartzen duen bigarren aldia da.
Orfeoia hilaren 29an itzuliko da Kursaalera, Gewandhausorchester Leipzig orkestrarekin batera. Bakarlariak Julia Kleiter (sopranoa) eta Christian Gerhaher (baritonoa) izango dira. Abesbatzak denboraldi honetako Musika Hamabostaldian eskainiko duen hirugarren eta azken kontzertua izango da, eta ‘Sinfonía nº5’ "La Reforma" (F. Mendelssohn) eta ‘Un Réquiem alemán (J. Brahms) obrak interpretatuko dira. Andris Nelsons maisuak zuzenduko du.
Protagonista horiek eta konposizio berberek amaiera bikaina emango diote abuztuari Santanderko Festibalaren itxieran (abuztuaren 31an).

Iraila
Donostiako Orfeoia Frantziako hirugarren jaialdian izango da, Donibane Lohitzuneko Ravel Jaialdian. Hilaren 5ean San Joan Bataiatzailearen Elizan abestuko du, eta bertan ‘Daphnis et Chloé’ interpretatuko du Tarmo Peltoski eta Toulouseko orkestrarekin batera.
Udari amaiera emateko, Columbus Fundazioaren aldeko RenHacer jaialdian egongo da: irailaren 11n Logroñon arituko da, 13an Arantzazun eta 14an Bilboko Euskaldunan. ‘Réquiem’ (G. Verdi) entzungo da hiru hitzorduetan, eta Ramon Tebar maisua eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa ere igoko dira oholtzara.
Iraileko azken kontzertua hilaren 20an izango da, Huescan. Bertan, Torreciudadeko Santutegiaren 50. urteurrena omenduko da. Sainz Alfarok zuzenduko du eta Gerardo Rifonek lagunduko du organoan. Koruak hurrengo egunean Torreciudadeko elizan ospatuko den mezan parte hartuko du.