Donostiako Orfeoiak eta Eresbilek, Musikaren Euskal Artxiboak, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute etorkizunean helburu partekatuei aurre egiteko. Bi erakundeek eremu geografikoa konpartitzen dute eta Euskal Herrian musikaren ikerketa sustatzeko eta zabaltzeko interesa dute.
Akordio honen bidez, Orfeoiak bere grabazio komertzial eta argitalpen propio guztien kopia bat emango dio Eresbili. Era berean, bi erakundeen helburua abesbatzen errepertorioa sustatzea da.
Bestalde, Eresbilek artxiboen arloko aholkularitza emango dio Orfeoiari, Orfeoiaren artxibo historikoaren kontserbazioaren eta kudeaketaren arloko mantentze eta eguneratze egokiak egin ditzan. Era berean, elkartze honen ondorioz, Eresbil Orfeoiaren Ohorezko Lagun izango da.
Azken batean, elkarlan honen arrazoia korurako euskal musika sustatzea da.