Carlos Olaetxeak ‘Gipuzkoa 1000 urte’ hitzaldia eskainiko du Donostiako Orfeoiaren egoitzan ostegunean, maiatzak 8, 19:00etan. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.


1025eean jada Ipuskoa eta ondoren Gipuzkoa izena izan zuen lurraldearen une garrantzitsu batzuetan zehar mugituko gara, historiaurrean eta historian barna. 

Lurraldeko lehen giza aztarnekin hasiko gara, labarretako artearekin eta metalen aroekin jarraituz, erromatarren garaira iritsi arte. Ondoren, Altzoko Salbatore Deunaren dohaintzaren dokumentuaren une historikoari erreparatuko diogu bereziki, garai hartako gizartea nolakoa zen azaltzen saiatuz, ibilbide historiko bat egiteko. 

Ibilbide horretan, gure erakundeen sorrera eta XVI. mendean Kaparetasun unibertsala lortzeko gipuzkoarrek sortutako mitoak azalduko ditugu. 1845ean Oñati probintziara batu zen unean eta  estatu liberalaren etorrerarekin foruak aldatu eta ondoren galdu ziren unean amaituko dugu.