NOTIC IAS DEL ORFEÓN DONOSTIARRA / DONOSTIAKO ORFEOIAREN BERRIAK Junio 2014 Ekaina / nº 66.zk 
San Juan, 6 / Teléfono 943 42 22 39 / Telefax 943 42 36 75 / 20003 Donostia-San Sebastián Email: prensa@orfeondonostiarra.org

Sueño de verano en Toulouse



Ia ordu-laurdeneko txaloaldi batez saritu zuten Okzitaniako Tolosako ikus-entzuleek, Halle aux Grains entzunaretoa ekainaren 28an lepo betea zutelarik, Tugan Sokhievek zuzenduta Tolosako Kapitolioko Orkestra Nazionalak, Orfeoiaren ahots zuriek, Les Éclats gazte-koruak eta Anna Larsson kontralto suediarrak eskaini zieten Mahlerren Hirugarren Sinfoniaren interpretazioa.

Con casi un cuarto de hora de aplausos, el público de Toulouse, que llenó el auditorio Halle aux Grains, respondió el 28 de junio a la versión de la Tercera sinfonía de Mahler comandada por Tugan Sokhiev e interpretada por la Orquesta Nacional del Capitolio de Toulouse, las voces blancas del Orfeón, el coro juvenil Les eclats y la contralto sueca Anna Larsson.

El concierto cerró la temporada sinfónica de la ONCT. Un representante de la orquesta explicó al público los motivos por los que los trabajadores técnicos eventuales municipales se encontraban en huelga, incluidos los de la orquesta que depende de la municipalidad de Toulouse.

El maestro Sokhiev, recientemente nombrado "Personalidad musical del año" por el sindicato francés de la crítica del teatro, la música y la danza, condujo de forma expresiva los seis movimientos de esta sinfonía hasta en los últimos detalles.

Pocas veces se programa esta obra, la más larga del compositor austriaco, inicialmente subtitulada como "Un sueño de una mañana de verano" y creada únicamente para voces blancas. A lo largo de la historia del Orfeón, las coralistas solo la han interpretado en doce ocasiones más.

premio por sus diez años en común, respondieron entregados. Las voces blancas del Orfeón se incorporaron en el quinto movimiento, aunque estuvieron presentes en el escenario desde el principio del concierto. Su breve pero intensa participación, al igual que la de los 23 jóvenes franceses, supo a poco. En el cuarto y quinto movimiento, la impecable Anna Larsson demostró ser una de las más consumadas intérpretes de la obra de Mahler.

Quienes no pudieron desplazarse hasta la Halle aux Grains pueden ver y escuchar el concierto en www.medici.tv.
ALE HONETAN / EN ESTE NÚMERO


Contrapunto:
Eskertza abestia


Orfeoiak eta EHUak urtero antolatzen duten saria jasotzea poz izugarria izan da niretzat. Aldi berean, aspaldidanik barrubarruan sartuta neukan grina hori agirian utzi eta gizarteratzeak erantzukizuna sortu dit lehen unetik, egindakoaren emaitza modu egokian azaltzea gaiarekiko errespetuzkoa iruditzen baitzitzaidan. Nik edertasuna topatzen nuen horretan nola zitekeen beste hainbatek gauza zatar eta baztertu beharrekoa ikustea? Hasieran, nire artean pertzibitzen eta sentitzen nuenari esplikazio bat eman beharrak bultzatu ninduen ikerketa hau abiatzera; geroago, lortutako ondorioak besteei adieraztea saihestezina egin zitzaidan. Eskerrik asko beraz, Orfeoiari eta EHUari aukera paregabe hau emateagatik.

Baina sari hau ez da nirea bakarrik. Sari hau ahozko tradizioz ikasitakoari eutsi eta beren espresio bide bilakatu dutenena da; musika sistema akademikotik erabat kanpora, eskola bakarra maisu zaharren eredua izan dutenena, kultura baten altzoan belaunaldiz-belaunaldi transmisioa gauzatu dutenena. Izan ere, kantaera honen bitartez, ezin susma genezakeen aberastasun kulturala azaleratzen zaigu, desagertzear dagoen bizimodu baten oihartzun dena. Horregatik, milesker aunitz lehengo kantari zaharrei, eta orain bereziki Pierrot Erramuzpe, Beñat Aranburu, Erramun Negelua eta Junes Xübürüri inor mindu gabe, belaunaldi hori hartu baitut oinarri-, beren kantaeraren misterioak eni argitzen izan duten borondate onagatik, baina batez ere bide horri tinko eutsi diotelako. Eskerrik goxoenak, hala ere, nire familiarentzat dira, urte hauetan ondoan eta gertu izateagatik; bihotz-bihotzez!

Agustin Mendizabal, Ikerlaria