Vienako ospakizuna Espainiako Enbaxadak antolatu ohi duen Espainiako Musikaren hirugarren Jaialdiaren barruan izango da. Vienako Orkestra Sinfoniko musika-talde onenetakoaren laguntza izango du Urrezko Areto mitikoan debuta egiteko. Anzolini Argentinako maisua arduratuko da ekitaldirako bereziki diseinatutako programan orkestra eta korua koordinatzeaz. Bi musika-taldeek zarzuela- eta opera-zatietan oinarritutako programa abestuko dute. Lehen zatian, gure herrialdean oso ezagunak diren zarzuelen zatiak interpretatuko dituzte; hala nola, Gigantes y Cabezudos, Luisa Fernanda, Bohemios, Don Manolito eta Agua, Azucarillos y Aguardiente, besteak beste. Bigarren zatiak Orfeoiaren errepertorioa osatzen duten Verdiren, Bizeten, Borodinen, Prokofieven eta Mascagniren operen hautaketa hartuko du barne.

Sarreren salmenta:
www.musikverein.at

»

Bigarrena, Estatu mailakoa, urriaren 11n izango da, Madrilgo Errege Antzokiaren berrestreinaldiaren hamargarren urteurrenean. Kontzertu horretan Madrilgo Orkestra Sinfonikoak hartuko du parte, López Cobosek zuzenduta, eta Verdiren Quattro Pezzi Sacri –ren bi zati eta Rossiniren Stabat Mater interpretatuko dituzte.

Sarreren salmenta:
www.teatro-real.com

»

Hiriko ospakizuna urriaren 27an izango da Donostiako Belodromoan. Hori 5.000 pertsona hartu ahal izateko egokituko da. Sainz Alfarok zuzenduta, Carl Orff-en Carmina Burana entzun ahal izango duten kideak, lagunak eta euskal zaleak bilduko ditu kontzertuak. Hainbat jatorritako musikariek osatutako orkestra arduratuko da alderdi instrumentalaz.

"Etxean" interpretatutako herriko kontzertua izango da koruak hiriari eta Gipuzkoa osoari 110. urteurrenean eskainiko dion oparia.

Sarreren salmenta:
Irailaren 27tik aurrera
Servikutxaren bidez

Telekutxa ( 943 411 200)
Anoetako Estadioan - Lehiatila 23 (kontzertuko egunean bakarrik, 17:00etik 20:00tara)

»

Ospakizuna liburu baten eta oroitzapenezko albumaren argi-talpenarekin osatuko da.

Y allí también estuvo el Orfeón.  110 años comprometidos con su ciudad izendatutako liburuaren egilea hiriko historialari eta kronista Javier Sada da.

Oroitzapenezko albumak 2007ko Kanariasko Jaialdian Berlineko Orkestra Filarmoniko-arekin eta Simon Rattle-n zuzendaritzapean egindako Mahler-en Bigarren Sinfoniaren bertsioaren CDa izango du. Halaber, Arturo Reverter kritikariak idatzitako testua ere barne hartuko du. Horrek koruak azken hamar urteetan izandako arrakastak bilduko ditu. Horiez gain, 1997an, Orfeoiaren mendeurrena zela eta, Anoetako estadioan egindako kontzertu ezagunaren DVDa ere izango da.

* Argitalpen hauek mugatuak dira eta ez dira saldu.

»
logo tve
Erabiltzailea:
Pasahitza:

Zure pasahitza ahaztu baduzu, hemen sakatu
 
 

2009ko DONOSTIAKO ORFEOIaren UDAKO MUSIKA TAILERRA

25 urte musika irakasten
Haurren udaleku musikalak



Udak Orfeoiarekin URAren soinua du:

- Musika-tresna eta perkusio tailerra
- Sortze – tailerra : Instrumentarium baschet
- Kantu tailerra
- Gorputz-espresio tailerra
- Kontzertu familientzat

Adina: 4 –8 urtekontzat

Nola: Talde txikiak

Hizkuntza: Elebiduna

Datak:

- Uztailaren 13tik 24ra

Kuota: 110 €

Deskontu familientzat: 15% (2. izena ematea anai-arrebak)

Ordainketa: Izena ematerakoan

Izena ematea: Uztailaren 6arte

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9:30etatik 13:30etara

Lekua: c/ San Juan 6. 20003 Donostia-San Sebastián

Informazioa:
- Gure egoitzan : c/ San Juan 6. 20003 Donostia-San Sebastián
  Ordutegia: Astelehenetik ostiralera
                  9:30etatik 14:00etara / 16:30etatik 20:00etara
- Telefonoz : 943 422 239.



Hurrengo Emanaldiak
Aurreko hilabetea Martxoa - 2010 Hurrengo hilabetea
AsAsAsOsOsLaIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
Urteko emanaldiak
Emaila:
Oharrak onartzen ditut
© Orfeón Donostiarra | Donostiako Orfeoia • Gomendatutako gutxieneko bereizmena 1024x768
Pribatutasun PolitikaLege OharraDiseinua: Infobide.com
 
Mapaweb castellano euskara english volver a portada