| |
|
 |
|
Bere gidaritzapean ospatu zen Orfeoiaren mendeurrena, 1997an. Urte horretan, hirurogeita hamar kontzertu baino gehiago eskaini zituen; azkenak Berlinen, abenduaren 30ean eta 31n, Berlineko Filarmonikarekin eta Claudio Abbado maisuarekin.
Ehungarren urteurrenean emandako beste kontzertu gogoangarri batzuk honako hauek dira:
• Oedipus Rex, I. Stravinsky-rena, Madrileko Auditorio Nazionalean, Esa Pekka Salonen eta Los Angeles Philarmonic-ekin.
• Bigarren Sinfonia "Berpizkundea", G. Mahler-ena, A Coruñako Biltzar Jauregian, Victor Pablo Perez-ekin eta Galizia eta Tenerifeko Orkestra Sinfonikoekin.
• Missa Solemnis in Sol Maggiore, L. Cherubini-rena, eta Quattro Pezzi Sacri, G.Verdi-rena, Ricardo Muti-rekin eta Orchestra Filarmonica della Scala-rekin, Donostiako Musika Hamabostaldian eta Santanderreko Nazioarteko Jaialdian.
• Bigarren Sinfonia "Berpizkundea", G. Mahler-ena, Claudio Abbado-rekin eta Berliner Philarmoniker Orchester-rekin. Madrileko Auditorio Nazionala.
• Madrileko Teatro Real delakoaren berrinaugurazioa, Manuel Fallaren "La vida breve" lanarekin.
Mendeurrena ospatu ondoren, abesbatzak ugaritu egin zuen atzerrian eskaini beharreko emanaldien kopurua:
• Carl Orffen Carmina Burana emankizuna, Victor Pablo Pérezekin eta Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin batera, Alemaniako hurrengo sei hirietan: Karlsruhe, Kolonia, Düsseldorf, Hanburgo, Wilhelmshaven eta Hannover (1998).
• Salzburgoko Jaialdian sei aldiz interpretatu zuen Berliozen Faustoren kondenazioa obra, eta Philip Glassen Requiem, Bardo and Nimanakaya 5. sinfonia korala estreinatu zuen, Sylvain Cambrelingen zuzendaritzapean, Berlineko Staatskapelle orkestrarekin batera (1999).
• Verdiren Requiema, Claudio Abbadorekin, Berlineko Orkestra Filarmonikoarekin, Suediako Irratiko Abesbatzekin eta E. Ericsson Ganbara Abesbatzarekin batera (2001). Grabazioak CD batean jaso zituzten, eta emanaldi koral onenaren sarirako izendatuta egon ziren Grammy sarietan.
• Philip Glassen Requiem, Bardo and Nirmanakaya 5. sinfonia korala, John Axelroden zuzendaritzapean eta Duisbugeko Orkestra Filarmonikoarekin Alemaniako Ruhr-eko Trienalean (2002).
• Berliozen Grande Messe des Morts eta Faustoren kondenazioa Ruhr-eko Trienalean, Iruñeko Orfeoiarekin batera (2004).
• Mahlerren 2. sinfonia, Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionalarekin eta Joseph Swensenekin, Toulousen (2005).
• Beethovenen Bederatzigarrena, Claudio Abbadorekin, Simón Bolivar Orkestrarekin eta Caracaseko Schola Cantorum-ekin batera, Venezuelako hiriburuan (2006).
• Mahlerren 2. sinfonia Pariseko Saint Denis Jaialdian, Frantziako Orkestra Nazionalarekin batera, Paavo Järvi zuzendariarekin (2006).
• Beethovenen Bederatzigarrena Daniel Barenboimekin eta West-Eastern Divan Orkestrarekin, Sevillako Maestranza zezen-plazan, Madrileko Plaza Nagusian eta Peralada Jaialdian, gazteluko lorategietan (2006).
• Mahlerren 2. sinfonia Berliner Philharmonike-rekin eta Sir Simon Rattleekin Kanarietako Musika Jaialdian (2007). |
<aurrekoa |
| |

|
|
| Hurrengo Emanaldiak |
|
|
| As | As | As | Os | Os | La | Ig | |   |   |   |   |   | 1 | 2 | | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
|
|
 |
|