|
 |
|
Jose Antonio Sainz Alfarok 1987an hartu zuen bere gain Donostiako Orfeoiaren zuzendaritzaren ardura. Garai honetan, Jose Antonio Sainzek ahots gazteak sartu zituen abesbatzan, eta aurreko zuzendariek erdietsitako musika-maila handiari eutsi zion.
Ondorengo emanaldiak aipatu behar dira bereziki:
• Requiem, J.Brahms-ena, Perugiako (Italia) Sagra Musicale Umbra delakoan, Lorin Maazel-ekin eta London Symphony Orchestra-rekin (1987).
• Bederatzigarren Sinfonia, L.V. Beethoven-ena, Erromako (Italia) Operaren Antzoki Handian, Lorin Maazel-ekin eta London Symphony Orchestra-rekin (1987).
|
| |
• La Atlantida, M. de Falla-rena, Madrileko Musika Auditorio Nazionala inauguratzeko, Jesus Lopez Cobos-ekin eta Espainiako Orkestra Sinfonikoarekin (1988).
• Mors et Vita, C. Gounod-ena, munduko lehen grabazioa, Michel Plasson-ekin eta Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionalarekin (1992).
• Bigarren Sinfonia "Berpizkundea", G. Mahler-ena, Sevillako Expo'92an, Lorin Maazelekin eta Pittsburgh-eko Orkestra Sinfonikoarekin (1992).
• Bigarren Sinfonia "Berpizkundea", G. Mahler-ena, Madrileko Auditorio Naizonalean, Zubin Mehta-rekin eta Israeleko Orkestra Filarmonikoarekin (1993).
• Bederatzigarren Sinfonia, L. Beethoven-ena, Madrileko Auditorio Nazionalean, Michael Tilson Thomas-ekin eta Londongo Philarmonia Orchestra-rekin (1995).
|
| |
|
|
| |