Pribatutasun-politika
Abenduaren 13ko Norbere Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoa (LOPD)
betez, www.orfeondonostiarra.org web orria erabilita guri emango dizkiguzun
datu pertsonalak isilpean erabiliko ditugula eta fitxategi automatizatu
batean sartuko ditugula jakinarazi nahi dizugu. Fitxategia Donostiako
Orfeoiarena da, San Joan Kalea, 6, 20003 Donostia, Gipuzkoa. Orfeoiak
behar bezala emana du izena Datuen Babeserako Espainiako Agentzian (www.agenciaprotecciondatos.org).
Zure
datu pertsonalak galdesorta elektronikoa dagoen web orrian esandakoa egiteko
erabiliko ditu Donostiako Orfeoiak. Era berean, erakunde honek datuok
gorde egin ahal izango ditu zure eskaerari erantzun ahal izateko edota
gure jardunari buruzko informazioa bidatzeko (bai ohiko postaz, bai posta
elektronikoz), betiere zure intereseko izango delakoan; kontrakoa jakinaraziko
ez bazenigu, behintzat.
Donostiako
Orfeoiak jakinarazi nahi dizu zure sarbide, zuzenketa, ezabaketa eta oposizio
eskubideak erabil ditzakezula LOPDen aurrez ikusita bezala. Horretarako,
gutun ziurtatua edo antzekoa ondoko helbidera bidali beharko duzu zure
hartzea kreditatzeko, baita zure NANaren fotokopia ere: San Joan kalea,
6, 20003 PK Donostia, Gipuzkoa.
Donostiako
Orfeoiak bezeroen eta erabiltzaileen gaineko informaziorik edota daturik
hirugarren pertsonei ez die saltzen, uzten, alokatzen edota transmititzen,
inolaz ere.
Donostiako
Orfeoiak web orrian ez duela cookies delakorik erabiltzen jakinarazi nahi
dizu.
Donostiako Orfeoiari emandako datuak egiazkoak direla bermatu behar du
erabiltzaileak, eta bere gain hartu beharko du, gainera, datuak aldatuko
balitu Orfeoiari jakinaraztea. Erabiltzaileak bere gain hartu beharko
ditu, era berean, Donostiako Orfeoiari edota beste hirugarrenen bati gezurrezko
datuak erabiltzeagatik, zehatzak ez direnak edo eguneratu gabeak erabiltzeagatik
eragindako kalte-galerak. Pribatutasun-politika honen arabera, erabiltzaileak
hirugarren pertsonen daturik ez du sartu behar baldin eta haren baimena
ez badu aldez aurretik. Hala egingo balu, erabiltzailearen ardura izango
litzateke.
Adin txikikoak diren haur eta gazteek gurasoen edota tutoreen onespena
behar dute datuak Donostiako Orfeoiaren web orriari eman ahal izateko.
Donostiako Orfeoiak datu pertsonalen legez kanpoko aldaketa, galtzea,
trataera edota sarbidea ekiditeko hartu beharreko neurriak hartuta ditu;
kontuan hartuta uneoro teknologiaren egoera, gordetako datuen natura eta
datu horiek dituzten arriskuak, bai giza jarduerarenak, bai medio fisiko
edo naturalak eragindakoak. Dena de, erabiltzaileak jakin behar du Internet
segurtasun neurriak ez direla menderaezinak.
Donostiako
Orfeoiak berea du pribatutasun-politikako irizpideak aldatzeko eskubidea;
lege aldaketa bat delako, jurisprudentzia aldaketa delako, edo enpresaren
praktika aldatu delako. Donostiako Orfeoiak aldaketaren bat egingo balu
web orrian argitaratuko du; hala indarrean den pribatutasun-politikaren
berri jakin ahal izango du erabiltzaileak. Edonola ere, erabiltzaileekin
den harremana web orrira sartzerako garaian indarrean den araudiak aurrez
ikusten duenaren araberakoa izango da.
Web orri honetan dauden galdesortak betetzeak zera esan nahi du: erabiltzaileak
baimena erabat ematen duela datu pertsonalak Donostiako Orfeoiaren fitxategi
automatizatuan sartzeko aipatutako erabilera izan dezaten.
Jabetza
intelektuala
Web orri honetan den ikus-entzunezko material guztia, erregistratutako
markak edo jabetza intelektualari dagokion edozein elementu Donostiako
Orfeoiarena dira, eta autoreen eskubideen babesa dute. Debekatua dago
materiala aldatzea, kopiatzea, uztea, transmititzea eta zabaltzea horretarako
baimenik izan ezean. Web orri honetako materiala ezin da aldatu, saldu,
merkatuan ipini, erabili edo banatu irabazi asmoarekin.
© Donostiako
Orfeoia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
|