logo tve
Erabiltzailea:
Pasahitza:

Zure pasahitza ahaztu baduzu, hemen sakatu
 

2009ko URTARRILA


Imanol Urbieta musikagilea eta Juan González-Castelao, Donostiako Orfeoia- UPV/EHU VIII. Saria jaso dute


2009-01-21

Imanol Urbieta Beristain musikagileak eta Juan González-Castelao-k jaso dute Donostiako Orfeoia-UPV/EHU Saria. Sariak zortzigarren ekitaldia du aurten, eta bi helburu hauekin sortu zen: musika-sormenean ibilbide profesionala errekonozitzea batetik, eta musika-ikerketa sustatzea bestetik.

Orfeoia eta Unibertsitatea bi erakundeek izenpetutako hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak osatutako epaimahaiak erabaki du Imanol Urbieta Beristain musikagile zarauztarrari saria ematea bere bizitza profesional oparo eta emankorrean egindako lana eta ibilbidearengatik. Eta Juan González-Castelaori, berriz, bere “El director Ataúlfo Argenta: Estudio biográfico, analítico e interpretativo” buruzko lanarengatik.

Sariak otsailaren 6an, arratsaldeko 19.00etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ignacio María Barriola Eraikineko Auditorioan, banatuko dira. Jose Maria Echarri Donostiako Orfeoiaren presidentea eta Cristina Uriarte UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea ekitaldiaren buru izango dira. Ekitaldiaren amaieran Donostiako Orfeoiak aparteko emanaldia eskainiko du.
 
ITZULI
 



Hurrengo Emanaldiak
Aurreko hilabetea Iraila - 2010 Hurrengo hilabetea
AsAsAsOsOsLaIg
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
Urteko emanaldiak
Emaila:
Oharrak onartzen ditut
© Orfeón Donostiarra | Donostiako Orfeoia • Gomendatutako gutxieneko bereizmena 1024x768
Pribatutasun PolitikaLege OharraDiseinua: Infobide.com
 
Mapaweb castellano euskara english volver a portada