 |
OINARRIAK
Lehenengoa.
Donostiako Orfeoiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, elkarrekin ados jarririk, 2001 urtean sari hau ezarri zuten, bi xede nagusi betetzeko asmoz:
Musika sustatzea eta bultzatzea. Musika-sorkuntzaren alorrean nabarmendu diren pertsona ospetsuen lana eta ibilbidea jendaurrean aitortzea.
Bigarrena.
Saria urtero ematen da. Deialdi bat etorriko da UPV/EHUren kasturtearekin eta 4.000 euro-ko saria emango da musika-ikerkuntza sustatzeko. Ikerkuntza-sariaren urteroko sari banaketa ekitaldian, musika alorrean nabarmendu den pertsona ospetsu bati bere lana eta ibilbidea aitortuko zaizkio jendaurrean. |
Orfeón Donostiarra -
UPV/EHU Saria |
|
Hirugarrena.
Deialdian nahi duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, ez dago mugarik. Ikerketa-lanak unibertsitate-jardueran dauden edozein ikuspegi akademikotatik egin daitezke. Lanak paperean (bikoiztuta) eta modu elektronikoan aurkeztuko dira Donostiako Orfeoiaren egoitzan eta/edo UPV/EHUko web orrietatik deskarga daitekeen edo bi erakundeetan eska daitekeen lanaren aurkezpen-inprimakia ere aurkeztu beharko da. EAEko edozein hizkuntza ofizialetan idatzi ahal izango dira lanak.
Laugarrena.
Musika-munduan nabarmendu diren pertsonen edo erakundeen lana eta ibilbidea publikoki aitortu eta goresteari dagokionez, erakunde sustatzaileek dagozkien curriculumak aurkeztuko dituzte, EAEko edozein hizkuntza ofizialetan, Donostiako Orfeoiaren egoitzan eta / edo UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan.
Bostgarrena.
Epaimahaiari dagokionez, epaimahaiburu UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordea izango da eta 4 kidek osatuko dituzte. Kide horiek izendatzea, berriz, bi erakundeek sinatutako Hitzarmenaren Segimendurako Batzordearen ardura izango da. Epaimahaiak berak erabakiko ditu funtzionamendu arauak eta berak izendatuko du Idazkaria.
Seigarrena.
Epaimahaiaren erabakia 2008-2009 ikasturtean emango da. Apelaezina izango da. Saria eman gabe ere gera daiteke. Sari-banaketa Gipuzkoako Unibertsitate Campusean izango da, ekitaldi ofizialean.
Zazpigarrena.
Egileen eskubideei kalterik egin gabe, aurkeztutako lanak argitaratu edo hedatu ahal izango ditu, bai Euskal Herriko Unibertsitateak eta bai Donostiako Orfeoiak.
Aurtengo deialdian, ikerkuntza-lanak eta/edo aitortu beharreko pertsona ospetsuen curricula aurkezteko epea 2008ko urriaren 31an amaituko da.
IKERKETA-LANAREN AURKEZPEN-INPRIMAKIA - DESKARGATU
INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEAK
Donostiako Orfeoia
San Juan 6 - 20003 Donostia-San Sebastián
Telefonoa.: 943 42 22 39
Fax-a: 943 42 36 75
Emaila: oficinas@orfeondonostiarra.org
www.orfeondonostiarra.org
UPV / EHU. Gipuzkoako Kampuseko Errektoreordetza
Julianategi – Arriola Pasealekua, 2
20018 Donostia-San Sebastián
Tel: (34) 943 018 508
Fax: (34) 943 311 100
E-mail: icpetgaf@ehu.es
www.ehu.es
|