|
| |
Donostiako Orfeoian ahots berriak behar ditugu hazteko eta geure buruak hobetzeko.
Kantatzeko gogoa izanik, beren denbora librearen parterik handiena kantuari emateko prest dauden gazteen bila gabiltza.
Orfeoiak honako balio hauek eskaintzen diskie kanturako kezka duten pertsona guztiei:
- Ahots-teknika doan ikasteko aukera.
- Ahots eta musika sinfoniko korala errepertorioko lanak ikasteko aukera.
- Maisurik onenen zuzendaritzapean, eszenategi ospetsuetan eta izen handiko orkestrekin kantatzeko aukera bermatzen du.
- Hainbat hiri eta herrialdetara bidaiatzeko aukera.
- Lagun berriak egiteko bidea ematen du, eta adin desberdinetako pertsonekin batera bizitzen irakasten.
Egin behar duzun gauza bakarra da, ahots eta musika gaitasuneko proba gainditu, eta asteroko entseguetara etortzera konprometitu.
Orfeoiko kide izan nahi baduzu, deitu telefono honetara: 943 42 22 39 edo etorri gure egoitzara: San Juan Kalea, 6 Donostia.
 |
|
| |