|
Zera zioen jadanik 1973ko Urteko txostenak: "Musikarako sentikortasuna eta zaletasuna haurtzarotik bertatik bultzatu behar dira. Eta haurra bere osotasunean garatuko bada, harmoniazko oreka batean garatu behar dira haren gaitasunak, fisiko nahiz intelektualak.
ZER EGITEN DUGUN:
Mutikoaren eta neskatoaren musika-zaletasuna esnatu, gero musikan alfabetatu eta prestatzeko aukera izan dezan, musikaz eta musikarekin gozatzeko moduak landuz beti-beti.
NOLA:
Ingurune/lurralde soinudunak, etab. aurkituz.
"Aditzen dut / aditzen dut"-era jokatuz.
Musika asko, lehengoak, oraingoak, etab. entzunez.
Soinu-sekuentziak asmatuz, eta gero idatzi eta irakurriz.
ZEREKIN:
OSNIekin (soinu-objektu identifikatu gabeekin)
OSIekin (tresna-familiekin)
RVSekin (soinuaren adierazpen ikusgarriekin, partiturekin)
Argazki soinudunekin: Grabazioekin
BASCHET tresnekin (Jostailu eta eskultura soinudunekin)
NOIZ:
Ikasturtean zehar
Astean bi saio, egun biz behin eta eskolaz kanpoko orduetan
NOREKIN:
Musika-pedagogian goi-mailako kualifikazioa eta Tailerrean 15 urteko irakasle-esperientzia duten irakasleekin.
IZENA EMATEA:
Ekainean eta irailean
ADINA:
4-5 urtetik 7-8 urte arte.
IKASTAROAK:
Lau ikastaro urtean
Ikasleek entzumenezko, erritmozko eta musika-kodeen hastapeneko prestakuntza hartzen dute, musika-tresnen tailerrean eta beren adinera egokitutako musika-entzunaldietan parte hartzearekin batera. Kantuaren munduan ere sartzen ditugu, Orfeoi Txikian jarraitzeko edo Biolin-ikasgelan tresna batekin hasteko aukera eskainiz.
TALDEAK:
Adinaren eta eskola-mailaren arabera
Gehienez ere 15 haur taldeko
|