logo tve
Erabiltzailea:
Pasahitza:

Zure pasahitza ahaztu baduzu, hemen sakatu
 

 


Donostiako Orfeoia sortu zuen taldea 1897an eratu zen Donostian. Hasiera-hasieratik, abesbatza amateurra izan da, eta kideak artearekiko eta harmoniarekiko maitasunak elkartzen ditu.

1896ko ekaineko egun batean, Abesbatza Elkarteko hogei kantarik, Luzuriagaren gidaritzapean, trena eta gero diligentzia hartu zuten Arrasatera heltzeko, bertan Euskal Jaiak ospatzen baitziren. Donostiako Orfeoiaren aitzineko taldea zen, Orfeoia bera 1897ko urtarrilaren 21ean sortu baitzen legez.

Kroniken arabera, hogei kantari saiatu haietatik sortu zen gaur egunera arte iraun duen ideia: "euskal kantak zaindu eta zabaltzea".

Luzuriaga eta Oñate izan ziren lehen zuzendariak. Hasierako bost urteetan zehar, Orfeoiak oso errepertorio laburra zuen: "Jota Navarra", Brull-ena, "El bello Danubio Azul", Strauss-ena, "Oh, Pepita", Muller-ena, eta "Boga, Boga" herrikoia, besteak beste. Dena den, balantze artistikoa soil samarra bada ere, fundatzaileek antolamendu-lan izugarria egin zuten. Hogeiren bat kontzertu bakarrik eman ziren bosturteko horretan, laurogeita hamasei zuzendaritza-batzorde eta hogeita bederatzi biltzar egin ziren, alajaina.

Lehen urteak taldea antolatu eta abesbatzen eremuan tokia hartzeko erabili ziren; baina laster, irizpideak bateratu eta helburuak ezarrita zeuden.

Orfeoiak bere historia luzean lau aldi ezagutu ditu, zuzendariaren izaera eta nortasunaren arabera ongi bereizita; hona hemen zuzendariok: Secundino Esnaola, Juan Gorostidi, Antxon Ayestaran eta Jose Antonio Sainz Alfaro.

 



Hurrengo Emanaldiak
Aurreko hilabetea Maiatza - 2008 Hurrengo hilabetea
AsAsAsOsOsLaIg
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
Urteko emanaldiak
Emaila:
Oharrak onartzen ditut
© Orfeón Donostiarra | Donostiako Orfeoia • Gomendatutako gutxieneko bereizmena 1024x768
Pribatutasun PolitikaLege OharraDiseinua: Infobide.com
 
Mapaweb castellano euskara english volver a portada