logo tve
Erabiltzailea:
Pasahitza:

Zure pasahitza ahaztu baduzu, hemen sakatu
 
 

"Donostiako Orfeoiaren Lagunek" nahi duten komunikazioetan erabili ahal izango dute izaera hori.

Enpresa, marka, entitate edo erakundea ondorengo elementu eta komunikazioetan agertuko da berariaz:

• Orfeoiak antolatzen dituen kontzertuei buruzko esku-programetan, eta eskaintzen dituen kontzertuen ondorioz Donostiako Orfeoiak argitaratzen dituen eta publikoari ematen zaizkion "Do-Mi-Sol-Do" direlakoetan.

• Orfeoiaren "Andante" hiruhilabetekarian.

• Orfeoiak antolaturiko kontzertuetako publizitate estatikoan: babesleek berek emandako banderatxo, atrile eta bestelako dekorazio-elementuetan.

• Kontzertuak iragartzeko erabiltzen diren karteletan.

• Erakusketak, Argitalpenen Aurkezpenak eta antzeko ekitaldiak iragartzeko erabiltzen diren karteletan.

• Orfeoiak argitaraturiko memoria eta argitalpenetan.

• "Orfeoiaren Lagunak" maiz aipatuko dira probintziako, autonomia elkarteko eta nazioko zenbait komunikabidetan, behar den beste azpimarratuz laguntzaren garrantzia, Abesbatza Misto enblematikorako ez ezik, baita Erakunde honen barruko haur-jardueretarako ere (Musika Tailerra, Escuela de Violín eta Orfeoi Txiki), horrela horien guztien jarraipena bermatzen baita.

"Orfeoiaren Lagunek" izaera hori kreditatzen duen Diploma jasoko dute. Halaber, kasu batzuetan sarrerak izango dituzte doan eta beste batzuetan deskontu bereziak Donostiako Orfeoiak antolaturiko zenbait kontzertutarako.

"Orfeoiaren Lagunak" zenbait ekitalditara gonbidatuko dira, hala nola, Argitalpenen Aurkezpenetara, Kontzertu berezien Aurkezpenetara, Erakusketen Inaugurazioetara, Cocktailetara...

Orfeoiak urtero ematen duen kontzerturako sarrerak ere doan eskuratuko dituzte.


DONOSTIAKO ORFEOIAREN OHOREZKO LAGUNAK

        "Donostiako Orfeoiaren Ohorezko Lagunek", horiez gain, beste abantaila batzuk ere izango dituzte:

• Enpresa edo entitate kideak antolaturiko oroitzapenezko kontzertu edo festa pribatuetarako Orfeoia kontratatzeko erabateko lehentasuna izango dute, betiere eskaera Orfeoiaren zuzendaritzak ezarritako irizpideetara egokitzen bada. Horrelakoetan, adostu beharko den katxe berezi bat eskainiko da, daten, lekualdaketen eta konpromiso artistikoen arabera.

• Orfeoiak egiten dituen grabazioen ale bana jasoko dute opari gisa.

• Eserleku berezietarako (palkoa, platea edo antzekoa) eskubidea izango dute, Orfeoien Lagunentzako urteko kontzertuan.

 



Hurrengo Emanaldiak
Aurreko hilabetea Maiatza - 2008 Hurrengo hilabetea
AsAsAsOsOsLaIg
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
Urteko emanaldiak
Emaila:
Oharrak onartzen ditut
© Orfeón Donostiarra | Donostiako Orfeoia • Gomendatutako gutxieneko bereizmena 1024x768
Pribatutasun PolitikaLege OharraDiseinua: Infobide.com
 
Mapaweb castellano euskara english volver a portada