logo tve
Erabiltzailea:
Pasahitza:

Zure pasahitza ahaztu baduzu, hemen sakatu
 
 
 


Juan Gorostidi hil ostean, Antxon Ayestaranek hartu zuen abesbatzaren zuzendaritzaren ardura, ordura arte bertako kantari ez ezik zuzendariorde izan zenak. Honek ere, bere aurrekoen lan handiari, eta maila artistikoa hobetzeko etengabeko ahaleginari eutsi zion. Ayestaranekin ugaritu egin ziren izugarri nazioarteko birak, eta beraz beste herrialde batzuetako jendearen eta kritikaren aitorpena lortu zuten.

Antxon Ayestaran karismadun gizona zen, musikarekiko grina eta hobetzeko gogoa kutsatzeko gai zen pertsona gogotsua. Zuzendari jardun zuen garaian, orfeoi-kideak berritzeak eta horiek prestatzeak arduratu zuen. Horren haritik, gaur egun bere izena duen musika-tailerra eta kantu-eskola jarri zituen abian. Hauxe zioen: "

"Nahi nuke Donostiako Orfeoiak amateur-izaeraren suari eustea, betiere perfekzio artistikoaren, izpirituaren egarria aseko zuen uraren bilaketan jite profesionalari eutsiz". Perfekzionatzeko exijentzia erostezinarekin, edertasunarekiko grinaren sintesia bilatzen zuen, teknikaren eta artearen, materiaren eta izpirituaren arteko bategitea."

 
1986an tragikoki zendu zen, baina esan liteke bete egin direla Donostiako Orfeoiaren etorkizunerako zituen gurariak.

Donostiako Orfeoiak garai honetan egin zuen lan ikaragarrian ondorengoak azpimarra daitezke:

Carmina Burana, C. Orff-ena, Berlingo Areto Filarmonikoan, Burgoseko Rafael Frühbeck-en zuzendaritzapean eta Berlingo Orkestra Sinfonikoarekin (1973).

Requiem, G.Verdi-rena, Londongo Royal Festival Hall-ean, Burgoseko Rafael Frühbeck-en batutapean, Royal Philarmonic Orchestra-rekin (1980).

Bira Estatu Batuetan (Filadelfia eta Washington), Carmina Burana eta Verdiren Requiem lana interpretatuz (1980).

Parsifal de Richard Wagner, en Barcelona, bajo la dirección de Franz Paul Decker (1981).

Parsifal, Richard Wagner-ena, Batzelonan, Franz Paul Decker-en zuzendaritzapean (1981).

Bira Israelen (Jerusalen, Haifa eta Tel Aviv), J. Haydn-en Sorkuntza interpretatuz Uri Segal-en zuzendaritzapean (1982).

Bira ESSBn (Erevan, Odessa, Riga, San Petersburgo eta Mosku), Vladimir Spivakov-en batutapean, A. Vivaldi-ren Gloria, J.S. Bach-en Meza Fan eta W.A. Mozart-en Koroatzearen Meza interpretatuz (1986).


Donostiako Orfeoiaren presentzia sendotu egin zen nazioarteko hainbat jaialditan: Donostian, Santanderren eta Granadan, baita Madrileko Teatro Real delakoan eta Bartzelonako Palau de Musican ere.

Donostiako Orfeoiaren diskografia ere handitu egin zen izugarri, grabazioak egin baitzituen, batez ere autore frantziarrenak, EMI - Pathé Marconi firmarekin.


 



Hurrengo Emanaldiak
Aurreko hilabetea Maiatza - 2008 Hurrengo hilabetea
AsAsAsOsOsLaIg
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
Urteko emanaldiak
Emaila:
Oharrak onartzen ditut
© Orfeón Donostiarra | Donostiako Orfeoia • Gomendatutako gutxieneko bereizmena 1024x768
Pribatutasun PolitikaLege OharraDiseinua: Infobide.com
 
Mapaweb castellano euskara english volver a portada