logo tve
Erabiltzailea:
Pasahitza:

Zure pasahitza ahaztu baduzu, hemen sakatu
 

Udako Musika tailerra - 2009ko UztailaSummer Music Workshop - July 2009







2009ko EKAINA
Kursaalaren Hamargarren Urtemugan

Orfeoia beste musikari batzuekin batera arituko da Kursaalak bere hamargarren urtebetetzea ospatzeko ostegunerako, hilak 25, antolatu duen kontzertuan. Kultur ekitaldi hau asteburu luze bateko lehenbizikoa izango da. Asteburu honetan beste ekitaldi batzuk ere izango dira “kuboen” lehen hamarkada hau ospatzeko. Moneok egindako eraikin hauetan garatutako jardueren lehen hamarkada ospatzeko, alegia.
2009ko EKAINA
IX. DONOSTIAKO ORFEOIA-EHU SARIRAKO HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO EPEA ZABALIK

Donostiako Orfeoia Fundazioak eta EHUk antolatutako Bederatzigarren Sarirako lan eta hautagaitzak aurkezteko epea dago zabalik. Ekimenak helburu bikoitza du: batetik, musika-ikerketa sustatzea; eta bestetik, musikaren munduan nabarmendu diren pertsona eta erakundeen lana jendaurrean onestea. Edizio honek hainbat nobedade ditu: musika-ikerketaren saria 4.000 eurokoa izango da, eta, jendaurreko onespena jasotzeko, pertsona eta erakundeek beren ikerketa eta curriculumak Euskal Herriko edozein hizkuntzatan aurkezteko aukera izango dute (euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez). Bi modalitateetako sarietara aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da.
2009ko EKAINA
Kontzertua Eibarren

Eibarko La Salle Ikastetxea ireki zela 50. urtemuga betetzen dela-eta, Orfeoiak kontzertua eskainiko du datorren larunbatean, ekainak 6, Eibarko San Andres parrokian. Abesbatzak polifonia eta folkloreko hainbat obra interpretatuko ditu Jose Antonio Sainz Alfaroren zuzendaritzapean, Gerardo Rifón organistak eta Amaia Zipitria pianistak lagunduta.
   
Hurrengo Emanaldiak
Aurreko hilabetea Uztaila - 2009 Hurrengo hilabetea
AsAsAsOsOsLaIg
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
Urteko emanaldiak
Emaila:
Oharrak onartzen ditut
San Sebastián 2016
© Orfeón Donostiarra | Donostiako Orfeoia • Gomendatutako gutxieneko bereizmena 1024x768
Pribatutasun PolitikaLege OharraDiseinua: Infobide.com
 
Mapaweb castellano euskara english volver a portada