Orfeón Donostiarra - Donostiako Orfeoia - Logotipo

Jarrai gaitzazu

Orfeoi Txiki Orfeoi Txiki en el Peine del Viento Orfeoi Txiki Taller Orfeoi Txiki Instrumentos Orfeoi Txiki Taller 2 Orfeoi Gazte Orfeoi Gazte en Granollers Orfeoi Txiki Chillida Leku

Hemen zaude: Hasiera » Hezkuntza » Musika-Tailerra Antxon Ayestarán

Musika-Tailerra Antxon Ayestarán

1984ko azaroan mamitu zen ordura arte bere zuzendari Antxon Ayestaranen urteetako goi-asmo eta buruhauste nagusietako bat izan zen proiektua. Haurrentzat Musika Eskola bat sortzekoa, alegia.

Zera zioen jadanik 1973ko Urteko txostenak: "Musikarako sentikortasuna eta zaletasuna haurtzarotik bertatik bultzatu behar dira. Eta haurra bere osotasunean garatuko bada, harmoniazko oreka batean garatu behar dira haren gaitasunak, fisiko nahiz intelektualak".

Musika-Tailerra Antxon Ayestarán

Musika-Tailerra
Antzokia: Orfeoiaren egoitza, San Juan kalea
Baschet

ZER EGITEN DUGUN

Mutikoaren eta neskatoaren musika-zaletasuna esnatu, gero musikan alfabetatu eta prestatzeko aukera izan dezan, musikaz eta musikarekin gozatzeko moduak landuz beti-beti.

NOLA

  • Ingurune/lurralde soinudunak, etab. aurkituz
  • "Aditzen dut / aditzen dut"-era jokatuz
  • Musika asko, lehengoak, oraingoak, etab. entzunez
  • Soinu-sekuentziak asmatuz, eta gero idatzi eta irakurriz

ZEREKIN

  • OSNIekin (soinu-objektu identifikatu gabeekin)
  • OSIekin (tresna-familiekin)
  • RVSekin (soinuaren adierazpen ikusgarriekin, partiturekin)
  • Argazki soinudunekin: Grabazioekin
  • BASCHET tresnekin (Jostailu eta eskultura soinudunekin)

NOIZ

Ikasturtean zehar

Astean bi saio, egun biz behin eta eskolaz kanpoko orduetan.

NOREKIN

Musika-pedagogian goi-mailako kualifikazioa eta Tailerrean 15 urteko irakasle-esperientzia duten irakasleekin.

IRAKASLEAK

  • Odei Astibia
  • Mª Tere Balerdi
  • Sabina Holzner
  • Carol López de Landatxe
  • Ana Salaberria

IZENA EMATEA

Ekainean eta irailean.

ADINA

4-5 urtetik 7-8 urte arte.

IKASTAROAK

Lau ikastaro urtean. Ikasleek entzumenezko, erritmozko eta musika-kodeen hastapeneko prestakuntza hartzen dute, musika-tresnen tailerrean eta beren adinera egokitutako musika-entzunaldietan parte hartzearekin batera.

Kantuaren munduan ere sartzen ditugu, Orfeoi Txikian jarraitzeko edo Biolin-ikasgelan tresna batekin hasteko aukera eskainiz.

TALDEAK

  • Adinaren eta eskola-mailaren arabera
  • 15 Gehienez ere 15 haur taldeko

INFORMAZIO GEHIAGO

info@orfeondonostiarra.org

Tel.: +34 943 422 239

MAPAWEB   |   PRIBATUTASUN POLITIKA   |   LEGE OHARRA
Diseinua infobide.com © Orfeón Donostiarra - Donostiako Orfeoia

Espainiaren kultura ministerioa Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza - Kultura Saila Donostiako Udala Eusko Legebiltzarra Gipuzkoa Batzar Nagusiak