Zera zioen jadanik 1973ko Urteko txostenak: "Musikarako sentikortasuna eta zaletasuna haurtzarotik bertatik bultzatu behar dira. Eta haurra bere osotasunean garatuko bada, harmoniazko oreka batean garatu behar dira haren gaitasunak, fisiko nahiz intelektualak".

Zer egiten dugun

Mutikoaren eta neskatoaren musika-zaletasuna esnatu, gero musikan alfabetatu eta prestatzeko aukera izan dezan, musikaz eta musikarekin gozatzeko moduak landuz beti-beti.

Nola
  • Ingurune/lurralde soinudunak, etab. aurkituz
  • "Aditzen dut / aditzen dut"-era jokatuz
  • Musika asko, lehengoak, oraingoak, etab. entzunez
  • Soinu-sekuentziak asmatuz, eta gero idatzi eta irakurriz
Zerekin
  • OSNIekin (soinu-objektu identifikatu gabeekin)
  • OSIekin (tresna-familiekin)
  • RVSekin (soinuaren adierazpen ikusgarriekin, partiturekin)
  • Argazki soinudunekin: Grabazioekin
  • BASCHET tresnekin (Jostailu eta eskultura soinudunekin)
Noiz

Ikasturtean zehar.

Astean bi saio, egun biz behin eta eskolaz kanpoko orduetan.

Norekin

Musika-pedagogian goi-mailako kualifikazioa eta Tailerrean 25 urteko irakasle-esperientzia duten irakasleekin.

Irakasleak
  • Mª Tere Balerdi
  • Sabina Holzner
  • Carol López de Landatxe
  • Ana Salaberria
Izena Ematea

Ekainean eta irailean.

Adina

4-5 urtetik 7-8 urte arte.

Ikastaroak

Lau ikastaro urtean. Ikasleek entzumenezko, erritmozko eta musika-kodeen hastapeneko prestakuntza hartzen dute, musika-tresnen tailerrean eta beren adinera egokitutako musika-entzunaldietan parte hartzearekin batera.

Kantuaren munduan ere sartzen ditugu, Orfeoi Txikian jarraitzeko edo Biolin-ikasgelan tresna batekin hasteko aukera eskainiz.

Taldeak

Adinaren eta eskola-mailaren arabera

15 Gehienez ere 15 haur taldeko

Informazio Gehiago

info@orfeondonostiarra.org
Tel.: +34 943 422 239

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.