Hasiera-hasieratik, 11 eta 14 urte arteko ehunka neska-mutilek ikasten dute bertako ikasgeletan astean bitan, eta musika-prestakuntza jasotzen dute, etorkizunean kantariak izateko. Haurren-abesbatza hori da Donostiako Orfeoiaren harrobi nagusia.
Orfeoi Txikiko kideek hiriarekin zerikusia duten ekitaldietan parte hartzen dute: Donostiako Orfeoiarekin batera kantatzen dute San Sebastian eguneko mezan, urtarrilean, baita Salbean zein Andre Mariaren eguneko mezan ere, abuztuan, hiriko Koruko Andre Mariaren basilikan, hain zuzen ere.
Horrez gain, bakarkako kontzertuak edo Donostiako Orfeoiarekin eta beste abesbatza batzuekin batera egindako kontzertuak ere eskaintzen ditu. 1998. urteaz geroztik, UNICEFen aldeko ongintza-kontzertua eskaintzen du, “Haurrek haurrentzat egina”, eta, urtero, abenduaren 28an egiten da Donostiako Kursaaleko Auditorioan.
2020-2021 IKASTURTEA
MATRIKULA IREKIA
SARRERAKO FROGAK: Irailak, 9, asteazkena. 17:00-19:00
Aurretiko zita: info@orfeondonostiarra.org
Koru-musika eta musika-sentikortasuna haurtzarotik bertatik bultzatu. Ahotsak hezten eta musikaz eta musikarekin gozatzen irakatsi.
- Koru-praktikak eginez
- Abesbatzentzako lanak irakatsiz
- Hiriko jaialdietan eta kontzertuetan parte hartuz
- Donostian 1997az geroztik Gabonetan egiten den ongintzako Unicef kontzertuan kantatuz
Ikasturtean zehar.
Astean bi saio, egun biz behin eta eskolaz kanpoko orduetan.
Uda partean: Hiriko jaialdietarako entseguak noizbehinka.
Haur-abesbatzetan ondo trebatutako zuzendariekin.
- Klara Mendizabal
- Esteban Urzelai
11 eta 14 urte artekoak.
Emakume-ahotsen eta gizon-ahotsen banakako hezkuntza.
info@orfeondonostiarra.org
Tel.: +34 943 422 239