Asteartea, Martxoa 3, 2015

Orfeoia Madrilen, Valery Gergiev eta Mariinsky antzokiko orkestra sinfonikoarekin batera

El viernes 13 de marzo, el Orfeón protagonizará en Donostia el concierto que desde hace 14 años viene ofreciendo tras la entrega de los Premios Orfeón Donostiarra-UPV/EHU. Además, el coro interpretará el día 19 un concierto en Alcobendas y el día 20 otro en el Auditorio Nacional con Valery Gergiev y la Sinfónica del Teatro Marrinsky.

Martxoaren 13an, 19:00etan, EHUko Gipuzkoako Campuseko Ignacio Maria Barriola zentroko auditoriumean izango den Donostiako Orfeoia-EHU sariaren XIV. edizioko ekitaldiaren ondoren, Orfeoiak Uruñuela, Sorozabal, Sarmiento, Rodgers&Hammerstein eta Manziniren zenbait lan interpretatuko ditu, Amaia Zipitria piano-jotzailearen laguntzaz. Kontzerturako sarrera librea da, eta ez da gonbidapenik behar.

Martxoaren 19an, abesbatzak kontzertua emango du Alcobendaseko antzoki-auditoriumean. Sainz Alfaroren zuzendaritzapean eta Amaia Zipitria piano-jotzailearen laguntzaz, askotariko lanak interpretatuko dituzte, besteak beste zarzuela zatiak, opera, habanerak eta nazioarteko pop musikako abestiak. Emanaldi hori Ciudad de Alcobendas fundazioak antolatzen duen kontzertu denboraldiaren ekimen nagusia da (musika klasikoa, popa, zarzuela, opera eta dantza ikuskizunak biltzen ditu).

Martxoaren 20an, Orfeoia Valery Gergieveren aginduetara jarriko da, eta Mariinsky antzokiko orkestra sinfonikoarekin Beethovenen Bederatzigarren sinfonia interpretatuko du Madrileko Auditorium Nazionaleko areto sinfonikoan. Viktoria Yasrebova sopranoa, Julia Matochkina mezzosopranoa, Sergei Semishkur tenorea eta Mikhail Petrenko baxua solista arituko dira.

Bigarrenez abestuko du Orfeoiak orkestra horrekin, Valery Gergieven zuzendaritzapean. Lehena 2010eko Musika Hamabostaldian izan zen, eta Berliozen Romeo eta Julieta interpretatu zuten.

Mariinsky antzokiko orkestra sinfonikoa Errusiako musika instituzio zaharrenetako bat da. XVIII. mendearen erdialdean sortu zen. Valeri Gergievmaisua 1988tik da orkestraren zuzendaria. Gramophone aldizkariak osatzen duen munduko 20 orkestra onenen zerrendan agertu zen 2008an. Marrinsky antzokiaren eta munduko opera nagusien arteko lankidetza (Metropolitan Opera, Royal Opera House, Carlo Felice antzokia, San Francisco Opera, La Scala, Israelgo Opera Berria eta Théâtre du Châtelet) Gergiev maisuaren lorpen handietako bat da.

EKontzertua abonamenduz kanpoko antolatu dute, Sociedad de Conciertos La Filarmónica elkartearen hirugarren denboraldian eta sarrerak agortu dira. 22:30ean hasiko da.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.