Asteazkena, Otsaila 18, 2015

Orfeoiak eta Musikenek sinatutako lankidetza-hitzarmenaren lehen jarduera ostiralean, hilak 20, izango da, 20:00etan. Zehazki, Ayeteko Ikastetxe Nagusiak bultzatutako kontzertu solidario bat izango da, Kursaal jauregiko auditoriumean, eta lortutako dirua Cáritas Gipuzkoaelkartearentzat izango da. Orfeoiak eta Musikeneko Orkestra SinfonikoakBeethovenen Koru Fantasia eta Bederatzigarren Sinfonia interpretatuko dituzte Sainz Alfarok zuzenduta. Bi musika-talde horiek ez ezik, musikari hauek ere hartuko dute parte: Sara Vaz piano-jotzaile portugaldar eta Musikeneko ikasleak, Lilla Horti soprano hungariarrak, Lucía Gómez mezzosoprano euskaldunak (orfeoilaria eta Musikeneko ikaslea izandakoa), Xabier Anduaga tenoreak, orfeoilaria eta Musikeneko kantu-ikasleak, eta Jesús García Aréjula baritonoak (orfeoilaria). Halaber, Koru fantasian, bakarlarien artean, Uxue Ezeiza kontraltoa eta Eneko San Sebastián baxua ere arituko dira (orfeoilariak dira biak).

Ayeteko Ikastetxeko Nagusiko egoiliarrek zazpigarren urtez antolatu dute gazteen kontzertu solidarioa, eta pixkanaka garrantzia hartzen ari da. Hasieran parrokietan egiten bazuten ere, Victoria Eugenia antzokira, lehenik, eta ondoren Kursaal jauregiko auditoriumera igaro da. Orfeoiak bigarren urtez parte hartuko du ekimenean.

Sarreren bitartez lortutako dirua etxerik gabeko pertsonei laguntzeko izango da. Caritas Gipuzkoa elkarteak bideratuko du laguntza. Halaber, zero ilara ere sortu da bat egin nahi duten arren kontzertura joaterik ez dutenentzat.

Sarrerak salgai daude webgune hauetan:
http://www.concierto-solidario.es
http://www.sarrerak.kursaal.org/es/
Kursaaleko leihatilan bertan ere eros daitezke.

Prezioak:
Sarrerek 12 eta 29 euro bitartean balio dute.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.