Horretarako, errepertorio zabala dugu aukeran: ehun bat obra sinfoniko-koral, opera edota zartzuelako berrogeita hamar titulu baino gehiago, folklore eta polifoniako abesti ugari, nahierara programak osatzeko moduan eta hainbat erakunderen ereserkiak ere barnean hartuta. Obren arabera, orkestra handi batekin abestu dezakegu, edo ganbera-orkestra batekin, edota pianoak edo organoak lagunduta, baita musika-bandarekin ere.

Interesa baduzu eta informazio gehiago behar izanez gero, ondoko inprimakiko datuak bete eta bidal iezaguzu. Berehala jarriko gara zurekin harremanetan eta behar dituzun argibide guztiak emango dizkizugu.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.