Gustatuko al litzaizuke zure bezero edo langileentzat Donostiako Orfeoiaren antzokian ekitaldi bat antolatzea? Espazio berezi eta goxo horretan zure ekitaldia bakarra eta aparta izango da.


Donostia erdian dago, Alde Zaharrean, Orfeoiaren egoitzan. Kokapena bikaina da, eraikina paregabea eta hiriarentzat esanahi handikoa.


Orfeoiak zure esku jartzen du 190 lagunentzako tokia duen antzoki txiki bat zure erakundeko bileretarako, hitzaldietarako, prentsaurrekoetarako, produktuak aurkezteko, topaketetarako, jardunaldietarako, mahai-inguruetarako, irrati eta telebistako programak grabatzeko, kontzertuetarako, mintegietarako, klase magistraletarako eta beste hainbat ekitalditarako.

Antzokiaren alokairuan sartzen dira:

  • Argi orokorrak, girotzea eta garbitasuna
  • Aretoko megafonia: mikrofono finkoak (1) eta haririk gabeak (3)
  • Oinarrizko altzariak
  • Ikus-entzunezko ekipamendua: proiektagaiula, pantaila, DVD, CD eta bideoa
  • WIFI
  • Kafetegi eremua eta vendina

Interesa baduzu eta informazio gehiago behar izanez gero, ondoko inprimakiko datuak bete eta bidal iezaguzu. Berehala jarriko gara zurekin harremanetan eta behar dituzun argibide guztiak emango dizkizugu.

San Juan kalea 6. 20003 Donostia
Telefonoa: 943 422 239
Emaila: info@orfeondonostiarra.org

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.