Hemen zaude: Hasiera » Prentsa » Curriculum Zuzendariorde Artistikoa
Esteban Urzelai 2007az geroztik Donostiako Orfeoiko zuzendariordea, Orfeoi Txikiko zuzendariordea eta erakunde honek sortutako gazteen abesbatzako zuzendaria da.
Zazpi urterekin hasi eta Gipuzkoakoa abesbatza desberdinetan abestu du, esaterako: Sustraien Ahotsa, KEA Ahots Taldea, KUP Taldea, Conductus Ensemble eta Orfeoia. Gazteriaren Europar Abesbatzean parte hartu zuen Johannes Prinz, Fred Sjöberg, Frieder Bernius eta Robert Ray zuzendariekin eta Internationale Bachakademie Stuttgart abesbatzean ere bai (2003).
Abesbatzen zuzendaritzako goi ikasketak egin ditu Musikenen, Euskal Herriko Goi Kontserbatorioan eta pianoko eta goi ikasketak eta Industria Antolakuntzako Ingeniaritzakoak.
Abesbatzen zuzendari bezala duen esperientziari dagokionez, Oñatiko Ganbara Abesbatzan egindako lana nabarmentzen da. Talde honekin Lehenengo Saria eta Ikusleen Saria lortu zituen Ejea de los Caballeroseko XXXIV. Abesbatza Lehiaketan (2003); I PREMI FIRACOR, Cocentain-an (Alacant, 2004); Gran Premio Nacional de Canto Coral, Rojales (Alacant, 2004); Laugarren Saria eta Ikusleen Saria VIII International Choral Competition Maribor lehiaketan (Eslovenia, (2006) eta polifoniako 5. postua Tolosako Nazioarteko Lehiaketan (2006).
MAPAWEB | PRIBATUTASUN POLITIKA | LEGE OHARRA
Diseinua infobide.com © Orfeón Donostiarra - Donostiako Orfeoia