Orfeón Donostiarra - Donostiako Orfeoia - Logotipo

Jarrai gaitzazu

Orfeón Donostiarra - Foto Oficial - Palacio de Congresos Kursaal Donostiako Orfeoia Donostiako Orfeoia Donostiako Orfeoia Donostiako Orfeoia Donostiako Orfeoia Donostiako Orfeoia

Hemen zaude: Hasiera » Nortzuk gara » Agurra

Agurra

Donostiako Orfeoiak ONGIETORRIA ematen dizu sartu zaren orrialde honetara.

Bertan, nabigazio-nodoak eta estekak eskaintzen dira formatu erabilgarrian, informazioa biltzeko, eta zehazki, Europako abesbatza amateurrik onenetakoa, gaur egun 170 ahotsek baino gehiagok osatzen dutena, ezagutzeko.

Ongietorria emateaz gain, gurekin jarraitzeko gonbita luzatu nahi dizugu, agiriz agiri DONOSTIAKO ORFEOIA sustatzeko informazioa helarazteko. Ea erakargarria iruditzen zaizun: izan ere, itzul zaitezen nahi dugu, gure helburua aldiro-aldiro informazio hau eguneratzea delako.

EHUN URTEko erakunde honek bere bizitzan zehar egin duen ibilbidea ezagutarazi nahi dizugu modu grafikoan, eta espero dugu begiratuko duzun kale nagusi birtual horrek ulertzen lagun diezazula zergatik gauden harro gure herriaren kultur mandatari izateaz.

Gainera, gustatuko litzaiguke eskaintzen dizugun aldizkari elektronikoaren bidez Orfeoiaren inguruan sortzen den informazioa zuri helaraztea, eta bide horrek balio izatea iritziak komunikatzeko eta trukatzeko.

Halaber, mundu hobea iristea ahalbidetuko digun sentsibilizazioaren arloan Donostiako Orfeoiak haur eta gazteentzat antolatzen dituen prestakuntza-jardueren berri eman nahi dizugu.

Era berean, gure antolamendu-egituraren berri ematea gustatuko litzaiguke, eta jakinaraztea elkarteak nola egiten dion aurre aurrekontuari, edozein unetan zure kalkuluek, ezagutzen lagunduko dizugun erakunde honi laguntzea ahalbidetzen badute ere.

Azkenik, lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu Orfeoiari eskuzabaltasunez lagundu dioten eta laguntzen dioten pertsona guztiei.

JOSE MARI ECHARRI
LEHENDAKARIA

Jose Mari Echarri - Donostiako Orfeoiaren Lehendakaria

MAPAWEB   |   PRIBATUTASUN POLITIKA   |   LEGE OHARRA
Diseinua infobide.com © Orfeón Donostiarra - Donostiako Orfeoia

Espainiaren kultura ministerioa Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza - Kultura Saila Donostiako Udala Eusko Legebiltzarra Gipuzkoa Batzar Nagusiak