Lunes, Mayo 2, 2016

Maiatzean, Orfeoiak lau kontzertu eskainiko ditu: Tugan Sokhiev ariko da zuzendari batean, eta Sainz Alfaro gainerako hiruretan.

Hilaren 7an, korua Madrilgo Auditorio Nazionalean izango da eta Beethovenen Fantasia Korala eta Wagnerren lanen hainbat zati interpretatuko ditu Andrés Segovia Ganbera Orkestrarekin, Sainz Alfarok zuzenduta. Gainera, orkestrak bakarka helduko dio Beethovenen Egmont oberturari. Piano-jotzaile bakarlaria Raquel Garzas izango da. Kontzertu hori musika-esparrutik kanpoko zaleek eta profesionalek sortu zuten irabazi asmorik gabeko A+Música elkarteak antolatutako A+Música zikloaren barne dago. Hirugarren urtez gonbidatu dute Orfeoia ziklo horretan parte hartzera.

Hurrengo egunean, Orfeoiak kontzertu pribatu bat eskainiko du Donostiako San Telmo Museoko elizan, Amaia Zipitria piano-jotzailearekin eta Sainz Alfaro zuzendariarekin, lau eliza-abesti interpretatzeko. Gonbidatuek euskal herri-kantak, atzerrikoak eta opera-zatiak entzun ahalko dituzte.

Azkoitian antolatzen den Udaberriko Musikaldiaren 25. edizioa egingo da aurten eta bertan abestuko du koruak, zehazki, Gurutze Donearen lekaimetxean, Gerardo Rifón organo-jotzailearekin eta Sainz Alfaro zuzendariarekin. Bertan, Bach, Rossini, Mozart, Brahms, Fauré, Lloyd Weber, Mendelssohn, Madina, Caslas eta Busto egileen eliza-abestiak kantatuko dituzte. 

Azkenik, hilaren 31n, Orfeoiak Berliozen Requiem pieza interpretatuko du Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionalarekin, Tugan Sokhiev orkestrako zuzendari titularrak zuzenduta, eta Samir Pirgu albaniar tenorearekin. Kontzertu hori Kursaal Eszena programazioaren barne dago. 200 interpretetik gora ariko dira Kursaaleko agertokian obratzar horretan; estreinaldian, 1837 urtean, 400 instrumentista eta korista baino gehiago aritu ziren. Frantses konpositorearen lanik garrantzitsuenetako bat da; berak aitortzen zuenez, egindako lanen artean bakarra gorde behar balu, Requiem hori hautatuko luke.

Kontzertu hori bera emango dute ekainaren 2an, Oviedoko Felipe printzea auditorioan.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.