Miércoles, Febrero 22, 2017

Datorren ostiralean, Gazteen Kontzertu Solidarioan kantatuko du Orfeoiak Santa Maria basilikan, Aiete ikastetxe nagusiko ikasleek antolatuta. Funtsak Cáritas Gipuzkoarentzako izango dira, bai eta errefuxiatuekin lan egiten duen Proactiva Open Arms gobernuz kanpoko erakundearentzako ere. Abesbatzarekin batera, Gerardo Rifón organista arituko da; denak ere Sainz Alfaroren zuzendaritzapean.

Emanaldia 20:00etan hasiko da. Lehen zatian, Haendel, Mendelsson, Casals, Jenkins, Webber eta A. Boito konpositoreen lan erlijiosoak interpretatuko ditu Orfeoiak. Irene del Molino (sopranoa), Ane Urrutikoetxea (sopranoa), Irati Fernández (sopranoa), Leire Sarasola (sopranoa) eta Nora Goyalde (altoa) orfeoilariak izango dira bakarlariak. Bigarren zatian Vertiren Lau pieza erlijiosoak lana interpretatuko du abesbatzak.

Orain dela bederatzi urte sortu zen ekimen hau, eta Orfeoiak parte hartzen duen laugarren urtea da aurtengoa.

Sarrerak Aiete ikastetxe nagusian edo Internet bidez eskura daitezke: www.conciertosolidario.org. Gainera, kontzertura joan ezin duten baina lagundu nahi dutenentzako, zero ilara antolatu da, ES6300750019110600284814 kontu korrontearen bidez. Kontzeptua: kontzertu solidarioa.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.