Wednesday, March 2, 2016

Martxoaren 11n banatuko dira sariak, 19:00etan, UPV/EHUko Ignacio María Barriola Zentroko entzunaretoan.

EMKE Errenteriako Musika Bandari eta Daniel Moro Vallina ikertzaileari eman diete Donostiako Orfeoia-UPV/EHU Saria. Sariketak hamabosgarren urtea du aurtengoa, eta bi helburu ditu: musika sorkuntzaren ibilbide profesionala aitortzea eta musikaren arloko ikerkuntza sustatzea. Epaimahaiak, gainera, Mercedes Albaina ikertzaileari accesit bat ematea erabaki du.

Donostiako Orfeoiaren eta UPV/EHUren arteko hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak osaturiko epaimahaiak Errenteriako Musika Bandari eman dio saria, musikaren munduan egin duen lan handiagatik; bestalde, Daniel Moro Vallinari musika ikerkuntzaren saria eman dio, “El compositor Carmelo Bernaola (1929-2002). Contextualización y análisis de su obra en la vanguardia musical española” lanagatik. Azkenik, Mercedes Albainari accesit bat eman diote “Ocio formativo musical. Análisis de iniciativas en los programas universitarios para mayores y en las orquestas sinfónicas de España” lana dela eta.

Sariak martxoaren 11n banatuko dituzte, 19:00etan, UPV/EHUko Ignacio María Barriola Zentroko entzunaretoan, Donostian. Ekitaldi akademiko horretan izango dira Donostiako Orfeoiaren zuzendari José María Echarri eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Ana Arrieta. Ekitaldia amaitzean, Donostiako Orfeoiak jendaurreko kontzertua joko du, bere errepertorio tradizionaleko kantuekin.

 

ERRENTERIAKO MUSIKA BANDA (EMKE)

Euskal Herriko musika talderik zaharrenetakoa da. 1864ko azaroaren 22an sortu zen, eta hainbat izen hartu ditu ehun urteko historian: Elkarte Filarmonikoa hasieran (1864), Udal Banda ondoren (1923), eta Errenteriako Musika Kultur Elkartea azkenik, 1948tik gaur arte.

Errenteriako Musika Banda haize eta perkusio talde ez-sinfonikoa da; hiru flautak, bi oboek, 15 klarinetek, zazpi saxofoik, bi fagotek, zazpi tronpetak, hiru fliskornok, bi tronpak, bost tronboik, hiru bonbardinok, bost tubak, lau tinbalarik eta hainbat perkusiok osatzen dute.58 kide ditu guztira, eta urtean, kontzertu eta kolaborazioen artean, 20 emanaldi egiten ditu batez beste; batzuk nazioartean, gainera.

Askotariko estiloetako errepertorio zabala du: euskal folklorea, pasodoblea, martxak, zarzuelak, operak, bandarako obra original garaikideak nahiz klasikoak, soinu bandak, musikalak, orkestra egokitzapenak, sinfoniko-koralak, rocka, popa, jazza…

1995az geroztik, Musikaste eta Eresbilekin aritzen da elkarlanean. 2001ean “Musikagileak” sortu zuen, hots, musika banden konposizio lehiaketa, eta hala lan saritua nola euskal konpositoreen artean sailkapen onena lortu zuena estreinatu zituen.

Azken urteotako emanaldirik adierazgarrienetakoak Donostiako Musika Hamabostaldian 1995ean eta 1998an aurkeztutakoak dira. Bestalde, nazioartean ere kontzertu esanguratsuak emandakoa da: besteak beste, Bordeleko Nazioarteko Ferian, 1996an; Lousada-Oporton (Portugal, 2002); eta “La Cigale” kontzertu aretoan (Paris, 2010), Solange Añorga sopranoarekin eta Parisko Eskual Etxearekin batera.

2008an, Oskorrirekin batera eman zituen bi kontzertu Astigarragan eta Errenterian, “Oskorri Banda Band” ikuskizuna aurkezteko. Horrez gain, 2011. urtean Aranda de Dueroko Musika Banden Nazioarteko Lehiaketan parte hartu zuen (Euskadiko lehen taldea izan zen sariketa horretan lehiatzen).. 

Hainbat sari jasotakoa da: Zaragozako Musika Banden Lehiaketa Nazionaleko 2. saria (1969) eta Euskadi – Zallako Musika Banden Lehiaketako 1. saria (1995), besteak beste. 

Sona handiko zuzendariak izan ditu bere historian: Hipólito Gezala, José María Iraola, Gabino Zarranz, Valentín Manso, Ignacio Ubiria, Jose Luis Mate eta Aitor Mitxelena2015etik, Carlos Rodríguez Albistur eta Alain Ayerdi Gurpegui dira musika zuzendariak; elkarrekin jarduten dute sonoritate eta kalitate artistiko berezi-berezia duen musika banda osatzeko lanean, eta musikaltasun eta interpretazio pertsonala gehitzen dizkiote taldeari.Zuzendari gonbidatu aipagarrienak Juan Gorostidi, Antxon Ayestarán, José M. Tife, Margarita Lorenzo de Reizábal, Jean Marie Guezala, Xalba Rallo, José R. Pascual eta José Antonio Sainz Alfaro dira.

1952. urtetik dute lotura Donostiako Orfeoiarekin, orduan kontzertu bat eman baitzuten elkarrekin Errenteriako Gamon zumardian. Gerora ere jo zituzten aire zabaleko kontzertu gehiago, 1959an eta 1967an. 2014an, bandak 150 urte bete zituen urtean, talde biek kontzertu bat eman zuten Fatimako Gure Ama elizan, Sainz Alfaroren zuzendaritzapean. Bandak zenbait lan interpretatu zituen bakarrik: Jesús Guridiren Preludio de “El caserío”, Tomás Aragüésen Gallarda eta Hans Zimmerren Gladiator; bestalde, orfeoiak eta bandak elkarrekin ere jo zituzten abesti batzuk: Iñaki Urkizuren Kantaldia, Jesús Guridiren Eusko Irudiak, Vicente Behobideren Rapsodia vasca eta Alexander Borodinen “Igor printzea” operako dantza polovtsiarrak

Joan den urtarrilaren 19an, San Sebastian bezperan, berriro elkartu ziren bandera jasoaldi berezian, Konstituzio plazan. Ekitaldi horrek aparteko protagonismoa izan zuen, egun horretan bertan izan baitziren Donostiaren Europako Kultur Hiriburutzaren inguruko beste hamaika ekitaldi ere. 

 

DANIEL MORO VALLINA (Oviedo, 1983)

Musikologiako doktoregoa egin zuen Oviedoko Unibertsitatean, eta pianoko goi mailako gradua Asturiasko Printzerriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Gainera, bikain cum laude kalifikazioa lortu zuen Carmelo Bernaolari buruz egindako tesi saritu berriagatik.

Daniel Morok dioenez, konpositore horri buruzko ikerlanak hiru helburu ditu transferentzia sozialari dagokionez: “Hasteko, Bernaolaren musika Espainiako orkestra nagusien egitarauan sarraraztea, haren lan argitaragabeen partitura eta grabazioen edizio kritikoen bidez; bigarrenik, Otxandioko kultura sustatzea –han jaio baitzen konpositorea–, hitzaldi eta kontzertuen programa baten bidez; eta, azkenik, autore horren inguruko ikerketa musikologikoa zabaltzea, besteak beste Bernaola Festival jaialdian –joan den azaroan hitzaldi bat eman zuen jaialdi horretan–, Musikasten eta Donostiako Hamabostaldian”. 

Daniel Mororen tesiak aztergai ditu, konpositorearen kontzertu ekoizpenaz gain, Espainiako musika abangoardien garapena eta Bernaolak dodekafonismoa, serialismoa eta musika irekia bezalako joerekin egin zuen egokitzapena. Beste gai batzuk ere jorratzen ditu: Musika Komisaria, Informazio eta Turismo Ministerioa eta Arte Ederren Zuzendaritza Nagusia bezalako organismoen politika, Espainian musika garaikideak duen harrera, eta 51ko belaunaldiko konpositore nagusien estetika, adibidez. 

Epaimahaiak aintzat hartu ditu tesi horren alderdi originaletako batzuk; kasurako, Bernaolaren abangoardia ekoizpenaren analisia, Espainiako musikologiaren alorrean berria den Pitch-Class Set Theory metodologian oinarriturikoa. Musika analisiaren bidez, egileak sakonago aztertu du Bernaolaren konposizio sistema, interbaloen kopuru txikian eta permutazio posibleetan oinarriturik. 

Horrez gain, sakon ikertu ditu konpositorearen alderdi ez hain ezagunak ere: hizlari eta idazle gisa egindako lana, batetik, eta haren estetika itxuratu zuten nazioarteko influentziak, bestetik (Goffredo Petrassi, Bruno Maderna eta Sergiu Celebidache).Horrekin bat, gai hauek ere jorratu ditu: Bernaolak bere karrera garatu zueneko Espainiako eta Italiako musika testuingurua, hark 51ko belaunaldiko beste konpositore batzuekin izandako harremana, eta kritikari nagusiek haren lanari eginiko harrera. Azkenik, Bernaolaren musikari dagokion nortasun kontzeptuan eta Bernaolaren beraren izaeran sakondu du.

Bernaolak abesbatzarako eginiko lanei dagokienez, azterlanak haren musika erlijiosoan sakontzen du, ez baitira batere ezagunak konpositorearen katalogoan. Arreta berezia jartzen du eliz musikaren ahots ereduez zuen ikuspegian eta Negaciones de Pedro (1975) etaLas siete últimas palabras de Jesús en la cruz (1984) kantatetan.Halaber, euskal abesbatzen esparruan garrantzi handia duten lanak ere aztertzen ditu; Euzkadi kantata (1995), adibidez. Kantata hori dela eta, ikertzaileak euskara eta folklore instrumentala nola erabiltzen diren ikertu du musika nortasunaren ikuspuntutik. 

“Ahots partitura hauen eta beste batzuen –zenbait argitaratu gabe daude– analisiari eta iruzkinari esker, etorkizunean Donostiako Orfeoiaren egitarauetan sartzeko moduko edizio kritikoak egin ahalko dira”, esan du, amaitzeko, Daniel Morok. 

 

MERCEDES ALBAINA (Bilbao, 1964)

Musikako goi mailako titulua, Psikologiako lizentzia eta Giza Aisia eta Garapena doktoregoa ditu. Entzumen Hezkuntzako irakasle titular aritutakoa da Musikenen, eta irakasle laguntzaile Deustuko Unibertsitatearen Aisia Ikasketen Institutuan.Horrez gain, musika hedatzen lagundu du hainbat hitzaldi, idatzi eta proiektu didaktikoren bidez, erakunde hauen eskutik: Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Bilbao700 Fundazioa, Kursaal Fundazioa, Azkuna Zentroa, Arriaga Antzokia, Musika Hamabostaldia, Bilboko Elkarte Filarmonikoa, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Donostiako San Telmo Museoa, besteak beste.

Hitzaldiak eman ditu musika ikerkuntzari eta hezkuntzari buruzko estatuko zein nazioarteko biltzar eta jardunaldietan. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin eta beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuekin lan egin ohi du, kontserbatorioetako, musika eskoletako eta ikasketa orokorretako musika irakasleak trebatzen.

Mercedes Albainak aisia humanista, musikaren didaktika eta musika dibulgazioa ikertzen jardun du. Hori dela eta, “Ocio Formativo musical. Análisis de iniciativas en los programas universitarios para mayores y en las orquestas sinfónicas de España” izeneko tesian sakon aztertu ditu musika klasikoaren gozamena azaltzen duten gakoak, aisia humanistaren ikuspuntutik eta herriko bizitza musikala ardatz hartuta. Era berean, musikak hezteko duen gaitasuna ikertu du, eta, lana osatzeko, Espainiako unibertsitateek eta orkestra sinfonikoek abiatzen dituzten musika aisia hezitzailearen inguruko egitasmoen analisi enpirikoa egin du.Epaimahaiak “cum laude” kalifikazioa eman zion tesiari.

 

AURREKO EDIZIOETAN SARITUTAKO PERTSONAK ETA ERAKUNDEAK

  • Antón García Abril
  • Tomás Aragüés
  • Francisco Escudero, in memoria
  • Javier Bello-Portu, in memoria
  • José Luis Ansorena
  • José Manuel Azcue
  • Coro Easo
  • Imanol Urbieta
  • José Antonio Echenique
  • José Ignacio Ansorena
  • Tolosako Ekinbide EtxeaJavier Busto
  • Fernando Etxepare (in memoriam)
  • Valentziako Komunitateko Musika Elkarteen Federazioa (FSMCV)

 

PREMIADOS EN LA FACETA DE INVESTIGACIÓN MUSICAL

  • María Carmen de las Cuevas, “Orfeón Donostiarra 1897-1997: proyección social, cultural y educativa” lanagatik.
  • Esteban Elizondo, “La organería romántica en el País Vasco y Navarra (1856-1940)” lanagatik.
  • Martín Baeza Rubio, “El maestro Fernández Arbós y su relación con Donostia y el Orfeón” lanagatik.
  • Gotzon Ibarretxe, “El movimiento coral vasco: tradición, cultura y educación” lanagatik.
  • José Ramón Vitoria, “Aptitudes musicales y aprendizaje instrumental de personas con necesidades educativas especiales” lanagatik.
  • Paulino Capdepón, “La música vasca en la época barroca: Juan García Salazar (1639-1710)” lanagatik.
  • Isabel Díaz, “La canción para voz y piano en el País Vasco entre 1870 y 1939” lanagatik.
  • Juan González Castelao, “Ataúlfo Argenta. Claves de un mito de la dirección de orquesta” lanagatik.
  • Itziar Larrinaga, “Francisco Escudero: vida y creación musical” lanagatik.
  • Josu Okiñena, “La comunicación autopoiética, fundamento para la interpretación musical: su estudio en la obra para voz y piano de José Antonio Donostia” lanagatik.
  • Jagoba Astiazaran, “Vatikanoko II.kontzilioa eta euskal musika eta instrumentu tradizionalak” lanagatik.
  • Nerea Muruamendiaraz, “Educación musical y danza tradicional, un estudio descriptivo” lanagatik, eta Olimpia García López, “Norberto Almandoz Mendizábal (1893-1970): Vida y obra” lanagatik.
  • Antonio Ezquerro, “El maestro Nicolás Ledesma: un caso referencial vasco en el contexto del romanticismo musical pan-hispánico” lanagatik, eta Agustín Mendizábal, “Iparraldeko herri-kantaera tradizionala. Intonazio anbiguoa” lanagatik.
  • Miguel López Fernández, “La aplicación del Motu Proprio sobre la Música sagrada de Pío X en la Archidócesis de Sevilla 1903-1910” lanagatik, eta María Dolores Moreno Guil (accesita), “La canción con piano de Joaquín Rodrigo” lanagatik.  
x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.