Donostiako Orfeoiak DVDan dauden bost opera proiektatuko ditu. Programa erakargarria osatu du opera horiekin eta aurten halako emanaldi bat antolatzen duen laugarren aldia da. Opera ikusle zaletuei gerturatzea da emanaldiaren helburua. Iaz Mozarten zikloa egin zuen Orfeoiak, 2005ean Errusiako estepara, eta, lehen edizioan, Rhinetik paseoa. Aurten, DVDan editatuta dauden Gioacchino Rossini konpositorearen gazte garaiko lanen zati bat ezagutzeko aukera emango du.
Ekoizpen guztiak gazteleraz azpititulatuta daude eta, aurreko edizioetan bezala, aurretik, Carlos Benitok sarrera egingo die.
Carlos Benito sendagile donostiarra Orfeoiko bazkide da 1981etik; bestalde, musika alorreko trebakuntzan autodidakta da eta irakasteko zaletasuna ere badu. Duela zazpi urtetik, operak, zartzuelak eta baletak aurkezten ditu Gipuzkoako Medikuen Elkargoan. Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera lan egin du Verdi-ri buruzko hamahiru orduko maratoi bat antolatzen, musikagile italiarra hil zeneko mendeurrena zela eta. Horretaz gain, operari buruzko hastapenen zenbait saio zuzendu ditu unibertsitateko ikasleei zuzenduta.
EGITARAUA
URTARRILAREN 25A
LA CAMBIALE DI MATRIMONIO
Orkestra: Radio-Sinfonieorchester Stuttgart
Bakarlariak: John Del Carlo, Janice Hall
Zuzendaritza: Gianluigi Gelmetti
Iraupena : 1 ordu eta 35 minutu
Antzerki fartsa da, ekitaldi bakarra du, eta Gaetano Rossik idatzitako testua. Venezian estreinatu zen, 1810eko azaroaren 3an. Rossinik 18 urte zituen orduan. Endredozko komedia da. Garai hartan oso ohikoak izaten ziren. Kabatina, duetto, trio, aria eta errezitatibo txikiak lotzen ditu, segida zoro batean. Tobia Millek alaba hiltzeko duen asmoa azaltzen du, Millek Kanadako merkatari bati bidalitako truke gutunaren bidez. Fannyk, Tobia Millen alabak, badu senargaia jadanik eta ez du ezezagun batekin ezkondu nahi. Hainbat gorabeheraren ondoren, Eduardo Milfort merkatari kanadarra nahaste-borrasteaz ohartzen, da eta harritu egiten da Europan gurasoek alaba truke gutun bidez ezkonarazteko daukaten ohituraz.
OTSAILAREN 8
LA SCALA DI SETA
Orkestra: Radio-Sinfonieorchester Stuttgart
Bakarlariak: Luciana Serra, David Kuebler
Zuzendaritza: Gianluigi Gelmetti
Iraupena: 1 ordu eta 35 minutu
Ekitaldi bakarreko fartsa da eta Giuseppe Fopparen libretoa du. Venezian estreinatu zuten, 1812ko maiatzaren 9an. Durmontek Giulia apopiloa Blansac aberatsarekin ezkonarazteko duen asmoa kontatzen du. Alabaina, Giulia Dorvil maitalearekin ezkondu da ezkutuan, eta Dorvil Blansacen lagun mina da.
OTSAILAREN 22A
LA OCASIONE FA IL LADRO
Orkestra: Radio-Sinfonieorchester Stuttgart
Bakarlariak: Susan Patterson, Robert Gambill
Zuzendaritza: Gianluigi Gelmetti
Iraupena: 1 ordu eta 35 minutu
Opera komikoa da eta Luigi Privaldiren libretoa du. Ekitaldi bakarra du eta 1812ko azaroan estreinatu zuten, Venezian. Bi bidaiariren arteko maleta trukea kontatzen du. Don Parmenionek egoera hori baliatzen du Alberto kontea dela sinestarazteko, eta kontearekin ezkontzekoa zen emakumearekin ezkontzeko.
MARTXOAREN 1A
IL SIGNOR BRUSCHINO
Orkestra: Radio-Sinfonieorchester Stuttgart
Bakarlariak: Alessandro Corbelli, Amelia Felle
Zuzendaritza: Gianluigi Gelmetti
Iraupena: 1 ordu eta 35 minutu
Ekitaldi bakarreko fartsa da eta Giuseppe Fopparen libretoa du. Venezian estreinatu zuten, 1813ko urtarrilean. Espainian 1964an estreinatu zuten lehenengo aldiz; Gironan, hain zuzen. Forville, Gaudenzio merkatariaren etsai amorratua, haren alaba Sofiarekin maiteminduta dago. Baina, logikoki ezin du aitaren oniritzia lortu. Gaudenziok lagun suminkor samar batekin ezkonarazi nahi du alaba, Il signor Bruschinorekin. Forvillek jakiten du Bruschinoren semea mozkortuta joan dela Sofiaren etxetik gertuko ostatu batera lotara. Hala, ideia zoro bat bururatzen zaio: Sofiaren etxera joan eta signor Bruschinoren semea dela esatea.
MARTXOAREN 22
LA GAZZETTA
Orquesta del Liceu de Barcelona
Bakarlariak: Bruno Pratico, Cinzia Forte
Zuzendaritza: Maurizio Barbacini
Iraupena: 2 ordu
Bi ekitaldiko opera bufoa da, eta Giuseppe Palombaren libretoa du. Napolin estreinatu zuten, 1816an. Erabateko porrota izan zen. 2001era arte ez zuten gehiago antzeztu. Pesaroko Jaialdian eman zuten. Dario Fo zuzendari eta Nobel saridunak jarri zuen jaialdiko emanaldien artean. 1920ko hamarkadako Parisen dago kokatuta istorioa. Don Pomponio protagonistak, napolieraz abestuz, Lisseta alaba aberats batekin ezkonarazi nahi du. Horretarako, iragarki bat jarriko du egunkari batean, Lissettaren eskua lortzeko hautagaiei dei egiteko. Baina, azkenean, maitasuna da garaile, eta alaba maite duen Filipporekin ezkontzen da. Senaren garaipena irudikatzen dute, hala. Antzezlanaren giroak egoera barregarri asko sortuko ditu.
SARRERA DOAN IZANGO DA ARETOA BETE ARTE
ORDUA: 18:45etan sarrera, 19:00etan proiekzioak
LEKUA: Donostiako Orfeoiaren egoitza
San Juan kalea, 6- Donostia
|