Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin
Bilbon, Iruñean eta Gasteizen
EOSek agur esan zion abonu-denboraldiari Cristian Mandel-ek zuzendutako bost kontzerturekin, eta Orfeoiak gonbidatu gisa parte hartu zuen. Bestalde, Arthur Honegger-en “David erregea" obra zoragarriarekin ospatu zuten konpositore suitzarraren heriotzaren 50. urtemuga. Brigitte Fournier (sopranoa), Brigitte Balleys (mezoa) eta Joan Cabero (tenorea) bakarlariekin osatu zen alderdi korala. Horiei gehitu zitzaizkien Julia Stemberger eta Ors Kisfaludy narratzaileen ahotsak
(sorginaren paperean eta obrako ekintza kokatzeko zereginean, hurrenez hurren).
Maiatzaren 28an Bilbon, 30ean eta 31n Donsotian, ekainaren 2an Iruñean eta 3an Gasteizen izan ziren kontzertuak. Konpositorearen alaba, Pascale Honegger, hunkituta joan zen Donostiako Kursaaleko lehen kontzertura, eta aldez aurretik Carlos Villasol-ek egindako konferentzian parte hartu zuen. Bere aitaren musikaren alderdirik interesgarriena dibertsitatea eta aberastasuna direla nabarmendu zuen.
La hija del compositor suizo Arthur Honegger acompañada de Cristian Mandeal y de José Antonio Sainz Alfaro.

Ibilaldiaren omenaldia
Bizkaiko Ikastolen Federazioak urtero egiten du Ibilaldia jaia. Aurtengoa Durangon egin zen, eta hainbat koru-elkarte omendu zituzten, euskal kultura zabaltzeko egindako lanagatik. Iruñeko Orfeoia, Durangoko Orfeoia, Bilboko Koral Elkartea, Gaudeamus Korala eta Donostiako Orfeoia izan ziren omendutako koruak. Halaber, euskal koru-kanta garatzen lagundu duten beste hainbat erakunde eta pertsona ere omendu ziren, hala nola Euskal Herriko Koru Federazioa, Eresbil, CIT, Maite Oka, Aita Eliseo eta Philippe Oyhamburu. Sainz Alfaro maisuak jaso zuen Donostiako Orfeoiaren oroitzapenezko plaka.
 
Socios agraciados para acompañar al coro

Juan María Almandoz Sarasola, socio del Orfeón desde 1980, y su esposa María del Coro Arispe, fueron los agraciados en el sorteo realizado para acompañar al coro en los dos conciertos celebrados en Gijón y Pamplona en el mes de abril en el que se interpretó La Creación de Haydn.