Joan
den udaldia, udaldiak izan ohi direnez musika-jaialdietan
aberatsa, bereziki emankorra izan da Orfeoiarentzat; izan
ere, udako ospakizun erakargarri hauetako bostetan parte
hartu du: Gironako Munduko Musika Erlijiosoenean, Granadako
Musika eta Dantzan, Meridako Teatro Klasikoan, Luzernakoan
eta Donostiako Musika Hamabostaldian. |
Azken bi hauek abesbatzarentzat erronka handia izan dira,
Luzernan Mahler-en 2. Sinfonia abestu behar izan baitzuen
Claudio Abbadok ospakizun horretarako munduko musikari hoberenekin
sortu zuen orkestrarekin. Hamabostaldiak Orfeoiarentzat
dakarren urteroko hitzorduan, zailtasuna Beethoven-en Misa
Solemnis konposizioan zegoen, egileak giza ahotsak musika-tresna
gisa hartzen baitzituen.
Orfeoikideek ez zuten konposizio hori 1984 urteaz geroztik
abestu, eta López Cobos-ek berak korapilatsutzat
jo zuen, batez ere zati koralean. |
Luzernan
Abbado, Granadan Plasson eta Donostian López Cobos
zuzendariekin berriro elkartzea ekarri duten agerraldi horietaz
gain, koruak udako hilabete hauek Euskadiko Sinfonikoarekin
disko bikoitza grabatzeko aprobetxatu ditu. Disko hori RTVEren
zigiluarekin argitaratuko da. Orkestra horrekin berarekin
Donostiatik hurbil dauden Hondarribian eta Irunen bi kontzertu
emateko denbora ere izan du. Eta jada udazkenean sartuta,
Tenerifeko Auditorioa zabaldu du, Víctor Pabloren
eta uharteko Sinfonikoaren eskutik.
|